DE MATA ARAGONES, Adriano "Regnum Navarrae, 2012 A.D." HOT
Ekain hasierako arratsalde sargori hartan batere haizerik ez zebilen. Arratsaldeko ordu bata eta erdiak ziren, eta eguzkiak bete-betean jotzen zuen. Horren bero handia egiten zuen, ezen herriko harresietako muskerrak ere ezinean baitzebiltzan. Parez pare irekitako leihoetatik eulien burrunba astuna entzuten zen eta, urrunago, autopistako autoen joan-etorriak...