Seheriano deritzon gizaseme batek berrogeita hama sei urte daramatza soinean, berak bulego deritzon postutxoan. Bulegoa gainerako ONCE postuen antzekoa litzateke Seberianok aurkitu bezainbeste kolorez margotu izan ez balu. Horretaz gain, eskobari lotuta dagoen ikurrin handi bat atxiki berri dio sabaiari. Berak betidanik miretsi izan ditu antzinako batailetan bandera zeramaten soldaduak, hainbat aldiz irudikatu ditu soldaduok banderaz etsaia astintzen...