Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
BEGIEN ESPALOIKO PUTZUA 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Seheriano deritzon gizaseme batek berrogeita hama sei urte daramatza soinean, berak bulego deritzon postutxoan. Bulegoa gainerako ONCE postuen antzekoa litzateke Seberianok aurkitu bezainbeste kolorez margotu izan ez balu. Horretaz gain, eskobari lotuta dagoen ikurrin handi bat atxiki berri dio sabaiari. Berak betidanik miretsi izan ditu antzinako batailetan bandera zeramaten soldaduak, hainbat aldiz irudikatu ditu soldaduok banderaz etsaia astintzen. Ez du deus ulertzen banderez ez eta horien atzean ezkutatzen diren ideiez ere, baina Aspaldi  honetan herrian modan jarri da ikurrinak zintzilikatzea eta bera ez da gutxiago izango. Bandera eskoban jarri eta hurrengo egunean alkatea agertu zitzaion, eta alkateak hitz egin orduko honakoa bota zion Seberianok: no soy ni socialista ni comunista , soy Seberino el oficinista. Badaezpada.

Aspaldi, burmuineko arazo bat zela-eta minusbaliotasun-agiria eman zioten, burmuina apur bat atzeratuta baitu. Bihotza bezain aurreratua. Izan ere, hain da eskuzabala Seberiano, hain du dotore idazten. Kupoi bakoitzarekin berak idatzitako soneto bat erregalatzen die bezeroei. Hartara, herritarrak bi motatako bezero bilakatzen ditu: kupoizaleak eta sonetozaleak . Lehenengoek zoria dute gurtzen, bigarrenek Seberianoren prosa. Horietariko bat da Agustina zerbitzaria. Agustinak Seberianoren bulego alboko tabernan lan egiten du, eta Seberiano miresteaz gain, zaindu egiten du. Horregatik, Seberianoren une txarretan, Agustinari putzuak egiten zaizkio begien espaloian. Gainera ez du Seberiano metro koadro horretan sartuta ikusi nahi izaten, har ezuzu aire pixka bat. Seberianok, nipadios.

Eguzkia, inprimagailu baten gisara kolore bizi-biziak inprimatzen ari den bitartean. Seberiano berezkoa duen ibileraz ailegatu da gaur bulegora. Pertsianak altxatu, kristalei eskupainuaz eragin eta aulkian jesarri da. Irratia piztu eta albait ozenen jarri du bolumena. Irratia leihatilaren aurrean paratu eta abiarazitako eszena noiz ikusiko zain geratu da. Hiru pausora dauden bankuko eskaleak iratzarriko dituela jakitun. Handik abesti erdira esnatu berriaren aurpegiz igaro dira eskaleak, egun on, Seberiano. Eta udaltzainak atzetik bi abesti eta erdiren ondoren, egun on ere esan gabe.

Seberianok ez ditu udaltzain gehienak atsegin, horren dira harrotzen uniformearekin. Hala ere, eurei zor die bere berrikuntzarik eraginkorrenaren ideia. Leihatilaren azpian, egurrak ia lurra ukitzen duen lekuan, zulotxo bat dago. Zulotxotik makila labur bat ateratzen da. Makilak biktimari estropezu eginarazi, biktimak grabitateak oraindik funtzionatzen duela konprobatu eta esplikazio bila atzera begiratzen du. Hori gutxi ez eta euria ari duenetan putzua osatzen da biktima apasionatuentzako, orain bezala.

Baina gaur putzua apasionatu da euri gehiegi edanaz batera. Seberianok ez du bezerorik izango putzua hor datzan bitartean. Horregatik, berehalakoan atea ireki eta putzuan saltoka hasi da. Ehun eta hirurogeita hamazazpi saltoren ondoren putzua argaldu du, euriak, burlati, gelditzeko asmorik ez duen bitartean. Ehun eta hirurogeita hemezortzigarren saltoan erabaki du ez duela gehiago salto egingo eta arineketan sartu da bulegora. Plan bat behar du, bere asmakizun idealetako bat. Bulegoa ezin dezake mugitu lurrera itsatsita dagoelako. Olana modukorik ere ezin dezake zabaldu ez duelaka, agian udaltzainei eska diezaieke laguntza. Nahiago ez. Azkenean, euritakoaren adarretan kupoiak eskegi eta sonetoak patrikan sartu ditu. Hor abiatu da herrian zehar euritakoaren azpiko bulego ibiltarian.

Jendeari grazia egin omen dio Seberianoren burutazioak, eta kupoiak eta sonetoak eta irribarreak saldu ditu. Agustina biharamunean ordu erdi lehenago ailegatu da tabernara. Lorezaina kafesnerik goxoenaz erosi eta Seberianoren bulego aurrean putzua osarazi egin dio. Gero, Seberiano iritsi da eta errutinak agintzen duena egin du, alegia, eskupainua pasatu, irratiaren bolumena handiagotu, eta bankuko eskaleak iratzarri. Lorezainak ez du Agustinaren asmoen berri, horregatik eta Seberianoren erreakzioaren beldur delako, herriko beste puntura joan da. Agustina, ordea, tabernako leihotik begira dago colacao bero bat prestatzen. Seberianok ez du abesti askorik behar izan berriz ere putzua osatu dela ikusteko. Gora begiratu eta ateri dagoela egiaztatu du. Hala ere, euritakoa prestatu eta hor abiatu da sonetoak, kupoiak eta irribarreak saltzera. Agustina, kontent. Egiatan Seberianok badaki Agustinaren asmoen kausaz izan dela putzua, baina putzu hori desagerrarazi ezinda beste putzu bat desagerrarazi du: Aguastinaren begien espaloiko putzua.

NOR DA

Ibai Ayerza

1990an jaioa. Historialaria da ikasketaz eta
lehen urtea du idazle-eskolan.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli