Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

   
     
Marinarentzako gutunak,B.P.

Berlin, 1923ko abuztuaren 10a

Marina maitea:

Arduratuta idazten didazu, eta arrazoirik ez zaizu falta; Berlingo egoera gero eta zailagoa da. Batzuetan uste dut erotu egingo naizela. Edo guztiz zentzatu, bat-batean errealitatea inoiz baino gardenago baitzait ageri begi aurrean, paper hauetan, hitz artean. Baina hain bestelakoa… Hiri honetan igarotako denborak eraldatu ote nau…? Zuk antzaldatu ote nauzu…? Akaso Errebelazioa izan da. Baina barkamena eskatu behar dizut, Marina maitea. Engainatu egin zaitudalako.

Orain badakit, orain badakit eta nire ele orok kontrolaezina zaidan bideari ekin nahi diote. Nire poemek aspaldi begiratzen diote bestelako zeruertzari. Eta orain nire eskutitz honetako berbak ere labaintzen zaizkit, eta labana bihurtu, eta labakitu egiten dute lursail dudan paper hau, ezin baititut menderatu. Ez zaitut gehiago engainatu nahi, Marina. Ez zaitut gehiago erabili gura.

Ez dut zure begiek aukeratzen duten zuhaitza izan nahi. Ez dut gura ez nigandik ez nigana bizi zaitezen. Inoiz ez gara elkartuko Weimarren.

Barka iezadazu, Marina, sekula bidaliko ez dizudan gutun honengatik.

B.P.

Eli Carrascosa

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli