Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
azoulay  

4.- GRABAZIOEN EDUKIA

1 – Ebanjelioa San Juanen arabera. Hogeigarren kapitulua. Zuberera. Iraupena: 2 ́ 21 ́ ́

2 – Ebanjelioa San Juanen arabera. Hogeigarren kapitulua. Zuberera. Iraupena: 2 ́55 ́ ́.

3 – Ebanjelioa San Lukasen arabera. Hamabosgarren kapitulua. Seme prodigoaren alegia. Gipuzkera. Iraupena: 2 ́49 ́ ́.

4 – “Maitia non zira” kanta. Zuberera. Iraupena: 1 ́24 ́ ́.

5 – “Prima eijerra” kanta. Zuberera. Iraupena: 2 ́20 ́ ́.

6 – “Donostiako hiru damatxo” kanta. Gipuzkera. Iraupena: 2 ́20 ́ ́.

7 – Bi irrintzi. Iraupena: 22 ́ ́.

8 – “Herriyetan batzubek” bertsoa. Gipuzkera. Iraupena: 47 ́ ́.

9 – “Pello Joxepe” kanta. Gipuzkera. Iraupena: 44 ́ ́.


Hitzez hitzeko transkribaketa (gaurko grafia erabilita)

1 – Basque souletin. Saint Jean, vingtième chapitre.1

Asteko lehen egünian, Maria Madalena jin zen goizik hobiala, orano ülün zelarik; eta ikusi zian harria idokirik izan zela hobi gainetik.

Laster egin zian eta juan zen Simon Pierragana eta beste dizipülü Jesusek maite zianagana, eta erran zeren: Jauna eraman die hobetik kanporat bena ez dakigü nun ezarri dien.

Ordian heltü zen berhala beste dizipülü hareki, eta jin ziren hobiala.

Biak bazüazan lasterka eta beste dizipülü hura aitzintürik Pierrari, lehenik heltü zen hobiala.

Eta apaltürik ikusi zütian oihalak lurrian, bena ez zen sartü.

Bena Simon Pierra, ondotik joaiten beitzien, heltü zenian sartü zen hobian, eta ediren zütian bazter batian oihalak.

Le même épelé.

As-te-ko-le-hen-e-gü-ni-an-Ma-ri-a-Ma-da-le-na-jin-zen-goi-zik-ho-bi-a-la-o- ra-no-ü-lun-ze-laik-e-ta-i-ku-si-zi-an-ha-rri-a-i-de-ki-rik-i-zan-ze-la-ho-bi-gai- ne-tik-las-ter-e-gin-zi-an-e-ta-ju-an-zen-Si-mon-Pie-rra-ga-na-e-ta-bes-te-di-zi-pü-lü-Je-su-sek-mai-te-zi-a-na-ga-na-e-ta-e-rran-ze-ren-Jau-na-e-ra-man-di-e-ho-be-tik-kan-po-rat-be-na-ez-da-ki-gü-non-e-za-rri-dien.

2 –Basque souletin. Saint Jean, chapitre vingt.

Asteko lehen egünian, Maria Magdalena jin zen goizik hobiala, orano ülün zelarik; eta ikusi zian harria idekirik izan zela hobi gainetik.

Laster egin zian eta juan zen Simon Pierragana eta beste dizipülü Jesusek maite zianagana, eta erran zeren: Jauna eraman die hobitik kanporat bena ez dakigü nun ezarri dien.

Ordian Pierra elki zen berhala beste dizipülü hareki, eta jin ziren hobiala.

Biak bazüazan lasterka eta beste dizipülü hura aitzintürik Pierrari, lehenik heltü zen hobiala.

Eta apaltürik ikusi zütian oihalak lurrian, bena ez zen sartü.

Bena Simon Pierra, ondotik joaiten beitzen, heltü zenian sartü zen hobian, eta ediren zütian bazter batian oihalak.

Eta Jesusen burian ezarri zien hil mihisia, zoin ez baitzen beste oihaletik, oihalekin, bena plegatürik beste lekü batetan.

Ordian beste dizipülü lehenik hobiala heltü zena ere sartü zen, eta ikusi zian, eta sinetsi.

Le même épelé.

As-te-ko-le-hen-e-gü-ni-an-Ma-ri-a-Mag-da-le-na-jin-zen-goi-zik-ho-bi-a-la- o-ra-no-ü-lun-ze-la-rik-e-ta-i-ku-si-zi-an-ha-rri-a-i-de-ki-rik-i-zan-ze-la-ho-bi- ga-ñe-tik-las-ter-e-gin-zi-an-e-ta-ju-an-zen-Si-mon-Pi-e-rra-ga-na-e-ta-bes-te- di-zi-pü-lü-Je-sü-sek-mai-te-zi-a-na-ga-na-e-ta.

3 –Basque guipuscoan. L'enfant prodigue.2

Gizon batek zituen bi seme, eta haietako gazteenak esan zion bere aitari: “Aita, ekarzu zure aziendatik tokatzen zaidan partea”, eta partitu zuen bere azienda haien artean, eta ez egun asko geroz seme gazteenak bildu zuen bere azienda eta juan zan leku urruti batera eta han hondatu zuen guztia bizi gaiztua eginaz eta guztia gastatu zuenean gertatu zan gosete handi bat leku hartan eta bera
hasi zan premia izaten, eta juan zan eta alderatu zan leku hartako batengana zeinek bialdu zuen bere lurretara zerriak janaritzera eta deseatzen zuen zerriak jaten zutenaren azalakin bere sabela betetzea eta ez zion inork ezer ematen.

Baino bereganatu zanean esan zuen: “Zenbat nere aitaren jornalarik daukate ogia ugari eta ni goseak hiltzen nago. Altxatuko naiz eta juango naiz nere aitagana eta esango diot: “Aita, pekatu egin det zeruaren kontra eta zure aurrean ez naiz gehiago dina zure semea deitua izatea. Tratatu nazazu zure jornalari bat bezela”. Eta altxatu zan eta juan zan bere aitagana eta oraindik urruti zegoala...

4 –Basque souletin. Ma bien aimée, où êtes-vous? Chanson d'amour.

Maitia, non zirade?
Nik ez zütüt ikusten,
Ez berririk jakiten,
Norat galdü zira? (BIS)
Hala zure deseina
ote da kanbiatü?
Hitz eman zenereitan
ez behin, bai berritan,
enea zinela. (BIS)

Aita jeloskorra!
Zük alaba igorri
arauz ene ihesi
komentü hartara. (BIS)
Har ́eta ez ahal da
sartüren serora.
Fede bedera dügü
alkarri emana dügü,
gaüza segürra da. (BIS)

Le même lu
.

Maitia, non zirade?
Nik ez zütüt ikusten,
ez berririk jakiten,
Norat galdü zira?
Hala kanbiatü

5 –Basque souletin. Chanson d'amour. La belle héritière.

Prima eijerra
zütan fidatürik,
anitz bagira
oro tronpatürik.
Enia zirenez
erradazü bai al ́ez,
bestela banua
desertuala,
nigarrez urtzera.

Desertuala
juan nahi bazira,
arren zuaza,
oi, bena, berhala!
Ez zitiala jin
harzara nigana,
bestela gogua
dolütüren zaizü,
amoros gaisua.

Nitan exenplü
nahi düanak hartü,
ene malürak
parerik ez beitü.
Xarmangarri bat
nik nian maitatü,
fidatü, tronpatü...!
seküla jagoiti
ikusi ez banü.

Mintzo zirade
arrazoi gabetarik
ez düdala nik
zur ́amodiorik.
Zü bena lehenik
banian besterik,
maiterik, fidelik.
Horrez ez dereizüt
egiten ogenik.

6 – Basque guipuscoan. Chanson satirique. Femme.

Hiru damatxo Donostiyako Errenteriyan dendari,
Josten zaplatxak badaki baino ardoa edaten3 hobeki; 
Eta kriskitin, kraskitin, larrosa krabilin,
ardoa edaten4 hobeki.

Ea, ea, zezenak dira5, beltz-beltzak dira6, harrapatzen bazaitu, harrapatzen7 bazaitu,
jo ta bertan hilko zaitu, jo ta bertan hilko zaitu.

Donostiyako neskatxatxubak
plazara nahi dutenian: (BIS – bi lerro hauek errepikatzen dira)
–Ama, ez dago piparrik eta,
banuba salto batian.
Eta kriskitin, kraskitin, larrosa krabilin,
banuba salto batian.

Ea, ea, zezenak dira, beltz-beltzak dira, harrapatzen8 bazaitu, harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan hilko zaitu, jo ta bertan hilko zaitu.

Donostiyako Gaztelupeko sagardubaren gozuba, (BIS – lerro hau errepikatu egiten da)
antxe edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basuba;
Eta kriskitin, kraskitin, larrosa krabilin,
basuba kristelezkuba. (BIS – bi lerro hauek errepikatzen dira)

Ea, ea, zezenak dira, beltz-beltzak dira, harrapatzen9 bazaitu, harrapatzen bazaitu,
jo ta bertan hilko zaitu, jo ta bertan hilko zaitu.

7 – Cri de guerre basque. Ancien.10

 
 
8 – Basque guipuscoan. Femme. Herriyetan batzubek. Chanson d'amour.

Herriyetan batzubek dira baliatu
lau behar duten tokian zortzi tiratu
Herriyetan batzubek (sic)

Herriyetan batzubek dira baliatu
lau behar duten tokian zortzi tiratu
amari zer esanik ezin aurreratu
moko onaz dastatu
txintxurrak freskatu
irriparrez gozatu
atzeko leihotikan danak fisgatu.

9 – Pello Josepe. Chanson satirique.

Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen, (BIS – bi lerro hauek errepikatzen dira)
etxera joan ta esan omen du:
–Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita nor duben. (BIS – hiru aldiz)

____________________

1 Testu hau ondoko liburutik hartu zen: URRUTHY, Anna. Ebangelio saintia Jesus-Kristena, jondane Johaneren arabera. Baiona (1873) eta Orthez (1888).
2 Testu hau ondoko liburutik hartu zen: BRUNET, F. Jesu Cristoren evanjelioa Lucasen arabera. Londres (1870) eta Buenos Aires (1877).
3 Hemen, egia esanda, “ardoa edaten” baino “ardube raten” esaten du.
4 Hemen ere “ardube raten” esaten du.
5 Hemen “zezena tira” esaten du. Bi aldiz errepikatzen da leloa eta bietan ere “zezena tira” esaten du
kantariak.
6 Hemen “beltz-beltza tira” esaten du. Bi aldiz errepikatzen da leloa eta bietan ere “beltz-beltza tira” esaten du kantariak.
7 Hemen “yarrapatzen” esaten du.
8 Hemen “yarrapatzen” esaten du.
9 Hemen “yarrapatzen” esaten du.
10 MP3 guztien iturria:www.euskosare.org
botoia1

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli