Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Bidaia

Bidaia bat hasiko nuke
guztia berdin, baina, dena desberdina den lekura,
kaleak, kaleak eta kaleak besterik ez dauden lekura
kaleek ingura nazaten, begiek laztandu nazaten.
Nire hizkuntza ezezaguna bihurtzen den txokora
keinu hizkuntzan mintzatzeko.
Bidaia bat hasiko nuke
begi berdinekin, dena desberdin ikusteko,
begiradari 180 gradutako bira emateko
eta buruan dudan zabor guztia, erretzeko.
Bidaia bat hasiko nuke
hemen dena berdin dagoen bitartean, egoera ezberdina sortzeko,
zure gabeziarekin sufritzeko, kuaderno gorrian idazteko
eta abesti lasaiekin negar egiteko.
Bidaia bat hasiko nuke
nire barnean dauden, baina ezagutzen ez ditudan sentipenak bisitatzeko.
Egunerokotasunak eraiki ohi dituen mugak deusezteko.

30 Metro
Hogeita hamar metro.
Hogeita hamar metro kuadro, kaleak husteko
hogeita hamar metro kuadro jateko,
lo egiteko, kaka egiteko
atsedena hartzeko.
Hogeita hamar metro kuadro dena hartzeko
dena sartzeko, lasaitasuna sortzeko
askatasuna lortzeko.
Hogeita hamar metro kuadro, osasuna galtzeko.
sukaldearen berotasuna osatzeko,
ohearen epela dastatzeko,
gorputzaren biologia ikasteko eta hortzak garbitzeko.
Hogeita hamar metro kuadro bakarrik bazkaltzeko
irratiarekin afaltzeko
gosaria prestatzeko
eta eguzkiari tokia uzteko.
Hogeita bat mende
arkitektoak azti bihurtzeko.


 Iker Zaldua

 

 

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago