Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 UDABERRIAN IIlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Benetan, ez itzazu itaundu leihoak
kafe paperengatik eskuak laztandu
itzuliko direlakoan txoriak gugana negua iragartzera,
haiek ere ez dute zeure usaina oroitzen.

 

Ez bilatu sekula neure ispiluak
zure mugertzak seinalatzen,
ale bi bagina ere elkarri begira lez:
hareak admirazioa dio admirazioa zor dion harriari.

 

Utz itzazu harrikoa eta arropa lehorrak
nik ere egunak igaro ditut telefonoari begira aurkibidea
deirik nahi ez duten koadroei galdezka,
ekiditea dugunez geroztik geure baldintza ituna.

 

Ez iezaiozu erreparatu jogur iraungiari 
tantaka bere zukuaren ibilbidearekin
irrist egiten duen limoi zatiari, otoi,
hark ere ez zuen zuhaitza izatea besterik amets.

 

Eta amets, hori ala hura,
baina ez hau,
beti hau,
etxe gardenaren gortinak
mehartu direnaren damutze gosetia.
Leihotik ikusten nauen kaleak
hezi nau negar egitera,
orain badakidanetik
ez datorrela udaberri berririk
neure sorora,
ordea, loratze uholde bat.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli