Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ez dakit zer den mina

Ez daki zer den mina, aldamenekoa minbiziz hiltzen ikusi ez duenak;
ez daki zer den bakardadea, gartzela ezagutu ez duenak;
ez daki zer den inbidia, maite duena bere lagunarekin musuka ikusi ez duenak;
ez daki zer den gorrotoa, aita hil ziona begien aurrean izan ez duenak;
ez daki zer den urduritasuna, goizaldean seme-alaben zain egon ez denak;
ez daki zer den beldurra, bikoteak behin ere jipoitu ez duenak;
ez daki zer den dependentzia, dosi bategatik ama ere saltzeko prest egon ez denak;
ez daki zer den herrimina, kanpora ihes egin beharra izan ez duenak;
ez daki zer den nazka, bortxatua izan ez denak;
ez daki zer den infernua, infernuan egon ez denak.

Iban Auzkoa

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli