Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
argazkia: Fernando Rojo
luma47

Samina

Eltxoak ditut sabelean
gogaitu egiten naute,
ez didate lorik egiten uzten,
gosea kentzen didate.

Mina daukat barrenean,
zauri bat bihotzean;
sendatu beharreko zauria.
Horrelakoetan ematen du
mundua gelditu egiten dela,
denbora ere gelditu egiten dela;
baina mundua eta denbora ez dira gelditzen,
inoiz ere ez,
gauza da, horrelakoetan,
nire inguruan gertatzen dena ez zaidala axola.

Nire bihotza ez da izoztutako aintzira bat,
ez da urik gabeko errekabazter  idor bat;
odola ponpatzen du, gora eta behera,
sentitzen du, bizitza propioa du;
nire motorra da, motor matxuratua
eta motor matxuratuak bezalaxe
bihotz zaurituak ez du funzionatzen,
edo gaizki funzionatzen du.

Zauri honi irtenbide bat bilatzeko prest nago.

Fernando rojo

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli