Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Zortzi aldiz

Zortzi aldiz biluztu zizuten burua,
 
kizkur zoragarrietatik
 
Zortzi aldiz disimulatu genuen gure urduritasuna,
jario kantari zentzugabearekin
 
Zortzi aldiz samurtu ziren
maskara gaineko begi profesionalak,
zure begi bizien salotasuna ikusirik

Zortzi aldiz itxi ziren ate bikoitzak

Zortzi aldiz eseri ginen sala hotzean

Zortzi aldiz informatu zigun bata zuriak: “dena ondo”

Zortzi aldiz esnatu, lehenengo pixa, lehenengo janaria…

Zu ez zara gogoratzen; urtebete ere ez zenuen

Horregatik gainezka egiten digun sentimendua:

ZORTZI ALDIZ GEHIAGO MAITE ZAITUGU!

Jose Luis Larrañaga

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli