Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Inaki Odriozola: Zaldi pikassianoa
1.7 MB 1:53 min

Zaldi pikassianoa

luma7_46

Zaldi pikassiano lepo luzearen hortz deformatu zorrotza,
garrasika,
merkatu plazan, erdi-jausitako horma grisean kateaturik ikusi nuen,
eztanda mordoak,
suzko erroberen antzera,
begiak itsutzen zizkidala irudikatzen nuela,
begi-globoa apurtu osteko betirako itsutasuna sentitu baino lehen.

Zaldi pikassiano mutur handiaren zulo beltz borobildua,
garrasika,
germaniar boteretsuen polbora zapaltzailean zikindurik usaintzen nuen,
leherketa multzoak,
lurrin ustelen antzera,
usaimena estaltzen zidala hautematen nuela,
sudurtzuloa zartatu ondorengo usaingabetasuna sentitu baino lehen.

Zaldi pikassiano begi borobilak duen izuaren tentsio larriak,
garrasika,
izara zuri odolduetan bilduta jarri zituzten esku eta oin herrikoiek,
biharamunean,
puzzle gorrilunen antzera,
nazionalkatolizismoaren mixeria hutsala azalarazten zuela,
errepresiogile erreprimitu barregarriak jaun ta jabe sentitu baino lehen.

Nork, deabru nazkagarrienak (izan) ezik, jaurti dezake sua herritarren gainean?
Nork, jendilaje maltzurrenak ezik, birrindu dezake herri oso bat?
Nork, gizatxar zitalenak ezik, bete dezake euskal zerua, edozein zeru, burdinazko obus hiltzaile astunekin?
Nork, barrengabe animalienak ezik, tiroka ditzake ume eta abereak, ametrailadore tarratatsu zaratatsuekin?

Ulertezinak egiten zaizkigun jokaerak ahaztu nahi izaten ditugu.
giza joera da,
eramangaiztasunak sortzen duen joera ulergarria.
Baina zaldi pikassianoaren eztarriaren orroa hain beldurgarria izanik,
ordea, ez dugu ahazteko eskubiderik.
Ez dugu ahaztuko.
Ez dugu ahaztuko hori egin zutenak inoiz ez zirela epaituak izan.

Iñaki Odriozola

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli