Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Baztarrika Otegi, Unai
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2240
BAZTARRIUKA OTEGI, Unai"Marrak" 7K ALDIZKARIA Zenb: 811 , 20-21 or.Axota eskuan zutela aurkitu zuten poliziek. Lurrean zetzan, koadrozko pijama bat soinean, idaz-mahaiaren azpian gordean bezala. Ez zegoen bortxa arrastorik inon. Agortutako boligrafoak zientoka agertu ziren. Paperezko orriz betea zegoen gela. Ez zuten, ordea, idatzitako testurik aurkitu, guztiak marraturik baitzeuden; marratutako borobilak eta marratutako kaiolak. Ez zegoen heriotzaren arrazoia azaltzen zuen ezer. Kafe orduan, miaketa burutu zuten poliziek elkarri aitortu zioten inoiz ikusi zuten krimen eszenarik erogarriena zela.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2062
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Motz" 7k aldizkaria zenb.812, 26-27 or.Motz Jo eta bertan garbituko duela erabakita esnatu da izerdi patsetan. Kostatu zaio bere onera etortzea, nola arraio den posible, garai hartako kontuak ibili izana buruan jira-bira ametsetan. Nahita ere idazten asmatuko ez lukeen detaile txikienez bizi izan du amesgaiztoa. Gainera, oso denbora laburrean izan da guztia: komuneko buelta egin eta artean ordubete behinik lo segi zezakeela pentsatuz oheratu da, elizako kanpaiek goizeko zortziak jotzen zituzten bitartean, eta, zortziak eta laurden dira izututa ohetik jaiki denean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2026
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Argentinatik" Tandil, 1883ko Gabonak Ez zekinat karta hau ailegatuko zainan, baina gure etxekoandrearen anaia omen dena dinagu bisitan etxean, gizon ona ematen din eta hark bultzatu nain eskribitzera. Berak lagundu zidan karta egiten, baina badakin, ni oso abila ez naizelako, labur arituko naun, esan beharrekoa omen dun eta inporta duena. Hala zion Julianok. Gu ondo gauden. Pare bat hilabete izango ditun Bordelen Patagonia izeneko barkutzarrean sartu eta nik zer zekinat ba zenbat denbora itsasoan ibili, eta Argentinara ailegatu ginela.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Begiristain Aizpurua, Joxe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2043
BEGIRISTAIN AIZPURUA, Joxe"Zapata estuak" Inoiz baino gehiago eta sakonago egin dut lo. Gainera, gaurko hitzaldia, prestatuta bakarrik ez, buruz ikasia ere badut hitzez hitz. Behin hizketan hasi orduko, bat-batean nahi adina aldaketa egiteko ausardia ere izan dezaket. Gaia niri, berez sortua balitzait bezala bizi dut. Joan zen hilabetean Londresen erositako zapata berriak jantziko ditut gaur. Dotore janztea tokatzen denerako erosiak. Gaur da, beraz, horiek estreinatzeko aukerarik aproposena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Bergaretxe Muguruza, Gorka
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2191
BERGARETXE MUGURUZA, Gorka "Kalkidan" K7 Aldizkaria . Zenb: 809, 26-27 orKALKIDAN Etiopiako iparraldean, Eritreako mugatik hurbil dagoen Adygat hiria bisitatzen bazabiltza, beste edozein turistak egingo lukeen bezala, erdialdeko merkatua ikustera joango zara. Bertan, iskin batean, zutik oihuka ari den gizon batek atentzioa deituko dizu ziurrenik. Hagin gutxi dituen gizona, argala etiopiar gehienak bezala, ziurrenik zu baino altuagoa, ile kizkur luze narras baten jabe eta gorrotoz beteriko begirada duena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubillaga Izagirre,Zuriñe
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2329
ZUBILLAGA IZAGIRRE, Zuriñe" Hitzak ispilu direnean, edo lekeda" 7K GARA aldizkaria, zenb: 808 , 42-43 or.Hitzak ispiluak bezalakoak izan daitezke. Ispiluak ez ditugu denak gustuko. Ispiluak arriskutsuak izan daitezke. Ispiluek egiak esaten dituzte, ala gezurrak. Ispiluak hilik daude, baina bizia da haien barnean islatzen dena; eta ez edonorena, gure bizi propioa baizik. Gure irudia da itzultzen digutena, erreala; edo beharbada ez.