Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

ESKUTITZ BATEN BIDAIA 

Bazen behin, neskatila gazte xarmant eta lotsati bat. Ile horixkak eta begi marroixkek bere zintzotasuna salatzen zuten, hitzik egin gabe. Hamar urteko umea zen. Bere inguruan zegoen guztiaz jabetzen zen eta bere burutxoan dena sartzen zuen. Ez zitzaion, ordea, berak sentitzen zuena ahoz adieraztea gustatzen.

Baina idaztea gustatzen zitzaion eta familiartekoei nahiz lagunei gogoz adierazten zizkien bere sentimendu eta pentsamenduak, bolaluma eta paper xuria harturik hasten zen grinatsu idazten.

Askori idazten zien arren, amatxiri oraindik ere ez zion inoiz idatzi bere eskolako gora beheratxoak kontatuz. Amatxi aunitz maite zuen, nahiz eta elkarrengandik kilometro askotxotara bizi eta elkar ez ikusi. Ez zuen aukera handirik bere amatxi egunero ikusi eta sutondoan Euskal Herriko elezaharrak entzuteko, eta horregatik, amatxiri idaztea erabaki zuen, erantzun baten itxaropenaz: “Amatxi maitea: “ ....honela hasi zuen bere letra gazteaz gutuna; bere eskolako gorabeheratxoak eta etxeko giroa kontatzen zizkion: “gaur eskolan ene adiskide minenarekin jolasten egon naiz eta andereñoa gurekin haserretu da eta...”; beste hainbat gauza txiki idatzi eta gero, gutunari amaiera jartzea erabaki zuen:  “...laster arte, amatxi, goraintziak etxeko guztiei, txakurrei eta txerriei batez ere, eta muxu handi bat zuretzat. Maite zaitut, zurea den ....Kattalin ”. Sinadura ulerkor batekin batera, lore bat marraztu eta, orria tolestu zuen kartazalean sartzeko moduan. Egun euritsu hartako eskutitzari amatxiren helbidea eta berea jarri ondoren, zigilu bat jarri zion eta sukalderantz abiatu zen:

-Ama, amatxiri idatzi berri diot, botako al duzu postetxean?

-Bai, Katti, lasai. Zuk zure etxeko lanak egin eta nik erosketa batzuk egitera atera behar dudanez, bide batez amatxirentzat duzun eskutitz hori bidaliko dut.

Honela, ama etxetik atera zen. Lehenik eta behin, posta bulegora joan zen zuzenean eta gutunontzian sartu zuen eskutitza, zigilua jadanik bazuela konturaturik.

Ordu batzuk beranduago, ilunabarrean, Kattalin eta bere gurasoak etxean zeuden. Kalean postaria zegoen gutunontzia husten, eskutitza guztiak eskuratuz. Ondoren, postako langileek kamioian karta guztiak eraman zituzten eta biltegian karta guztiak zakuetan zeuden. Hantxe zegoen gainontzeko karta guztien artean eskuz egindako lore arrosa batez apaindurik, maitasunezko eskutitza. Postetxeko langileari deigarri egin zitzaion eta momentu batez, segundo batez, eskutitz berezi hura eskuartean eduki zuen. Barrukoa irakurri nahi izan zuen, baina hura ere zakutik aterata, sailkatu behar zen, ez zegoen denbora galtzerik:

-
Pero...y, ¿esto? ¿dónde esta “BEHENAFARROA”?

eskutitza_maia.gif


Azkenean, eskutitza atzerrira zihoan hegazkinean sartu zuten erdal funtzionario ezjakinek, ez baitzekiten non zegoen Donibane Garazi. Hegazkina Europara zihoan eta Alemaniako Frankfurt hirian lurrartuko zuen. Hegazkina laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik pasatu zen, laino gainetan amaitzeko. Frankfurt hiriko postetxeko langileek baina, ez zekiten non zegoen Donibane Garazi, mapa posible guztietan  bila erotu beharrean aritu ziren arren. Aurkitzen ez zutenez, bidaltzailearen helbidera berriz ere eskutitza itzultzea erabaki zuten: “ Kattalin Etxeberria, Lizarra, NAFARROA.”.

Hala bada, eskutitz fortunagabea Europako abiadura handiko trenean sartu eta makinistaren eskuetan jarri zuten, urre misteriotsu bat bailitzan.

Makinista zahar euskalduna zen, jubilatu nahi ez zuen agure bakarti bat, bakardadean eta monotonian erortzeko beldur. Kartazala eskuetan zuela, bere sorterriko izena irakurri zuen: DONIBANE GARAZI. Trena, Auñamendietako muga naturalean geldiarazi zuen, trenaren gidaritza makinista gazte baten eskuetan utziz. Garazitar xaharrak auto publiko bat hartu zuen geltokian Garaziraino, eta Etxezarrea Bordara irribarre bat ezpainetan abiatu zen oinez, malda txiki batetik gora.

Azkenik, atea jo eta emakume xahar xarmangarri bat atera zitzaion. Orduan, agurea liluraturik eskutitza eskuetan, begi urdinetara begiratu zuen. Agurea konturatu zen bere gaztetako maitasun galdua zeukala begien aurrean, zimur batzuekin, eta atso xahar hura bakarrik bizi zela aspaldian.


Bestalde, emakume xaharra ere ohartu zen bere bihotzeko azukre koxkorra zuela aurrean: gaztetan beste gizon batekin ezkontzeko abandonatu zuen berbera! Eskutitz polit bat eskuetaratzen ziola konturatu zen eta ahots baxuz eta eztiz  agurtu zuen irribarre lotsatiz, baina harridura pozgarriz:

    -Piarres!
    -Graxi...zu zireia?
    -Barkaidazu.
    -Ez duzu barkamenik eskatu beharrik, oh, ene Graxi...
    
Eta orduan, besarkada batean elkartu zen berriz ere bikotea. Kattalinek bere eskutitz maitekorrarekin egin zuen posible, gaztetako bi txoriño, zahartzaroan bat-bateko gaztetasun bat berreskura zezaten. Emakumeak bere betiko “printze urdina ” etxe barrura sarrarazi zuen eta elkarrekin, bere biloba nafarraren eskutitza ireki zuten ...eta gero zoriontsu zirela eperrak janez batera gaztetako maitasuna oroitarazi zuten, elkar maite zutela gogoratuz eta oraindik ere elkar maite zutela konturatuz.

Hala bedi, hala bazen eta ez bazen, zoriontsu izan daitezela beren etxean eta ager daitezela beren herriko plazan.

  

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli