Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 FESTARAAA, FESTARAAAA ! 
etxeberria izaskun    
Izaskun Etxeberria    

Gorputzaren jarrera pixka bat beharturik, besoak luze-luze argazki-kamera bati heltzen diola, enkoadraketa perfektua bilatzen ari den gizonezko heldu bat ikusten da lehenengo planoan. Irribarreak begi txikiak gehiago itxiarazten dizkio. Bigarren planoan, lagun gehiago ikus daiteke, denak argazki-kamera eskutan dutela. Turista-taldea dirudite, hain zuzen ere, asiarrak. Hartara, irudiak munduko edozein tokitan oporretan dauden japoniarrei aterata dirudi. Ez da horrela, ordea. Izan ere, txinatarrak dira Beijingeko parke batean daudenak eta objektiboen modeloak, nor eta, Donostiako Gaztelupe abesbatzako kideak, festaraaa, festaraaa… kantatzen ari direnak. Entzuleek euskal doinu zaharrak eta ahots indartsuak gustuko dituztela ematen du; alabaina, festa-usaina, hemen eta han, norberaren gozagarria baita, etbko esatariak dioen moduan.

Festa. Han eta hemen. Lehen eta orain. Errealitate bizia omen da etnografiaren oinarria,etengabe aldatzen ari den errealitatea. Historian zehar ere bizi izan den errealitatean festak garrantzia handia izan omen du beti. Jaiak, gaur bezala, egunerokotasuna eta ohiz kanpokoa bereizten zituen, nabarmena zen aldi bat zehazten zuelako, alegia, jaia ospatzea merezi zuen unea zen. Soilik bi sasoi zituen euskal urtean, ospakizunik handiena udari zegokion, udako solstizioari; hain zuzen ere, eguzkiari, biziari.

Eta udako solstizioa hurbiltzen ari zaigun honetan, gure geografia txiki-handi honetan, han-hemen, festak ugaritzen ari zaizkigu: herrietakoak, erromeriak, ikastetxeetakoak, ikasturte bukaerakoak, euskararen ingurukoak … ospatzea merezi baitute! Besteak beste, euskaltzaleek, eguzkipean, Larrun mendian ospatu berria duten Mugarik ez euskarari lelopeko ekitaldia. EHEkoek euskaraz bizitzeko mezua zabaldu zuten euskararen mugen kontrako sinbolotzat hartzen den Nafarroako eta Lapurdiko lurren artean dagoen gailur horretan. Eta merezi zuen! Tamalez, aldarrikapen-festak antolatzen jarraitu beharko dugu euskarak behar gaituelako eta guk euskara behar dugulako, egunerokotasunean nahiz ohiz kanpokoan, lanean nahiz festa-giroan. Eta horregatik, euskaltzaleok, batera, batean, bateratua, batuta, euskara helmuga beharko genuke lehentasunak ardatz hartuz eta desberdintasunak gaindituz.

Ekainaren 8an beste festa bat ospatuko dugu, euskarak bere herria behar duelako eta herria izango bada hizkuntzaren beharra duelako. Festaraaa, festaraaa

Izaskun Etxeberria

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli