Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Hitzak eta ezereza 
luma5    

Krisian gaude.

Gosaritan konturatu naiz, egunkaria irakurtzen ari nintzela.

Krisian gaude, indizeren batek gora egin duelako eta agintarien jokaera arduragabeak bultzatuta ekonomiaren egoera negargarria delako. Eta mundu hau globala denez Europak gailurra egin du, eta erabaki dute neurri zorrotzak hartu behar direla eta hiritarrek gerrikoa estutu behar dutela eta erreformak egin behar direla, eta aurrekontuak murriztu eta pentsioak egokitu. Eskerrak Alemania maisuki ari den zulotik ateratzen. Angela Merkelek lezioa eman digu.

Bide batez... Indize hori, zer da?

Krisian dago nazioartea ere. Herrialde arabiarrek “aski da” esan dute eta kalera irten dira. Erreboltak hasi dira eta adierazpen askatasuna eta ongizate estatua aldarrikatu dute. Heroiak dira eta haien jokabidea eredugarria da, eta iritzi publikoak zinez espero du faxismoa garaituko dutela eta, nola ez, dagozkien eskubide guztiak berreskuratuko dituztela. Informazioaren eta komunikazioaren gizartearen garaipena litzateke, zalantzarik gabe.

Bide batez... Herrialde arabiarrak, zeintzuk dira? Zergatik esan dute “aski da”?

Kirolean, futbolean ere, izaten dira egoera kritikoak. Halakoxeak dira partidak. Hil ala bizikoak. Porrota ala nagusitasuna. Ito ala arnasa hartu. Batzuetan sekulako jipoia jasotzen dugu eta besteetan egundoko astindua eman. Eta talde batzuk, taldea baino gehiago dira, bizitzeko filosofia. Eta haien zelaian giro paregabea izaten da beti eta etxeko taldea hegan eramaten dute garaipena erdiestera.

Bide batez... Ez baitzait garbi geratu... Futbola, zertan datza?

Krisi energetikoa ezin ahaztu. Klima aldaketak Kyotoko protokoloa betetzera behartzen gaitu, eta teknologia berriak garatu behar ditugu eta horrela energia alternatiboak ekoitzi. Horretarako talentua metatu behar dugu, ezagutza, ikerketa, garapena, berrikuntza. Eta gauza guztien gainetik, jasangarriak izan. (Edo iraunkorrak).

Bide batez... Inork ba al daki Kyotoko protokoloak zer dioen?

Zer esanik ez, gurean bizi dugun une kritikoaz. Egoera politiko historikoan murgilduta gaude, eta hura kudeatzeko ezinbestekoa da bide orria zehaztea. Euskal gizarteak hala eskatuta, ezker abertzale erradikal eta autoizendatuak ETA errefusatu du, eta deialdia egin dio herriari atxikimendua eskain diezaion. Patxi Lopezen gobernu transbertsalak esan du ez dela nahikoa, eta batzuk gaitzetsi eta besteak zoriondu behar dituztela. Horrela bakarrik lortuko dugu euskal kultura munduan zabaltzea eta euskara despolitizatzea.

Bide batez... Nola bihurtzen da egoera bat historiko? Nola, politiko?

Krisian gaudela konturatu naiz egunkaria irakurtzen ari nintzela. Baina ez naiz ekonomiaz, ez nazioarteaz, ez futbolaz, ez energiaz, ez eta Euskal Herriaz ari. Hitzen krisiari erreparatu diot nik. Ernegatzeraino errepikatu ditugulako izana galdu duten izenek kezkatzen naute.

Topagune bat antolatzea otu zait, hitzei zor diegun ondarea goraipatzeko. Edo behatoki bat zabaltzea, eleen aniztasuna bermatzeko. Edo mahai-inguru baterako deia egitea, lexiko askatasunaren beharraz eztabaidatzeko. Edo agerraldi politiko bat. Edo ekitaldi historiko bat. Edo hil ala biziko gailur bat...

Hitzen nahas-mahas horren erdian, galdu egin naiz azkenean, eta gosaltzen jarraitu dut. Azukrea bota dut katiluan, eta kafe beltzean funtsa galtzen ikusi dut.

Amaia Portugal

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago