Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Kontsumo taldeetatik Gazara
argia6    

Badira hilabete batzuk kontsumo taldeei buruzko hitzaldi batean egon nintzela. Bertan, EHNE sindikatuko kide batek azaldu zituen talde horien dinamika eta filosofia. Geroztik, bueltaka nabil gai honekin, eta ibaira harriak botatzerakoan egiten diren segidako uhinen antzera, hala darabilzkit pentsamenduak, zabaltzen eta zabaltzen.

Honakoa bere tesia: gure inguruko nekazariek lantzeko duten lurra gero eta eskasagoa da, ondorioz garestiagoa. Bestetik, azken urteotan bertako landare mota asko galtzen joan direnez, hazi motak gero eta urriagoak dira. Hazien merkatua sektoreko enpresa erraldoiek kontrolatzen dute, eta aldi berean, saltzen dituzte horiek tratatzeko behar diren produktu fitosanitarioak. Nekazariak gero eta produkzio intentsiboagoak egiten behartuak daude, diru inbertsio handiak direla medio. Ostean, saltoki handiek erosten dute beren produkzioa. Hasiera batean prezio bat adosten dute, baina hurrengoan prezioak merkatu egin behar dituztela esaten diete, bestela produkzioa ez diete erosiko, eta horrela gero eta gehiago estutzen dituzte.

      "Aaiunen gertatutakoa: sarraskia salatu ordez, bi hilabetera akordio komertzialak sinatu dituzte Marokorekin, inolako trabarik gabe"

Baina ziur aski, saltoki handienetan erosten dugunean ez gara horretaz jabetzen. Ez gara ohartzen produktu merke bakoitzaren atzean baldintza ez duinetan egindako lana egon daitekeela, behargin bat behartua, gurea ala beste herrialdeetakoa izan, berdin dio. Ez gara konturatzen aipatutako kate maltzurrak berarekin dakarrela suntsiketa: hitzak, hizkuntzak, ohiturak... Bitartean, gure auzo, gure herrietako dendak desagertzen eta kaleak itzaltzen joaten dira. Eta honekin batera, kultura eta mundua ikustatzeko era.

Ekonomiak mendean hartu gaituen garaiotan, balio instrumentalak gailendu zaizkie berezko balioei; dena bilakatu nahi dute trukagarri. Hala uzten dute agerian hainbat gertakarik, non estatuen interes “estrategikoak” gizakion eta giza duintasunaren aurretik lehenesten diren. Adibidetzat Aaiunen gertatutakoa: sarraskia salatu ordez, bi hilabetera akordio komertzialak sinatu dituzte Marokorekin, inolako trabarik gabe.

Anartean, beste batzuk Gazara doaz, giza laguntza eramatera. Oraindik gizarte zibil konprometituaren barnean berezko balioek bizirik dirautelako, elkartasuna tarteko. Eta existitzen direlako imajina ditzaket Gazako gazteak harriak botatzen, ibaira, soldadurik gabeko lurralde aske batean. Denon artean baldintzak sortu ditugulako. Guk, horretan sinesten dugunok, irakurle.

Carmen Valois

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli