Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Atzekoz aurrera
argia6    

Azken bolada honetan egunkariak atzekoz aurrera irakurtzen ditut.  Bai, ohiko moduari muzin eginez, horrela ekiten diot eguneroko erritoari. Atzetik hasten naiz, eta gero matxinsalto baten antzera, saltoka mugitzen naiz orrialdeen zehar begirada zutabeetan pausatzen.

Horietan baitatza, hain zuzen ere, nire irakurketa era justifikatzen duen arrazoia. Izan ere, berri agentziek, eta ondorioz egunkariek zabaltzen dituzten informazio homogeneoen aurrean, zutabegileek eskaintzen dituzten ikuspuntuak anitzak eta jasoak izaten dira. Eta irakurleak horiek behar ditu pentsamendu autonomo bat garatzeko eta baita iritzi propioa sortzeko ere. Horretarako ezinbestekoak dira zutabegileek erabiltzen dituzten argudio, hipotesi eta tesiak.

Hau kontuan izanda, oso garrantzitsua iruditzen zait nola eta zertarako erabiltzen den zutabeek osatzen duten “gune publikoa”. Azken finean, idazten duena gizaki pribilegiatu bat bilakatzen baita. Zergatik, ordea? Ba, bere argudioak eta arrazoiak plazaratzeko eta azaltzeko eskubidea aitortzen zaiolako.

Eta ez nator ni zutabegileen soziologia egitera: zutabegileek, irakurleek bezala, helburuak eta motibazioak ezberdinak izango dituztelako, batzuek analitikoagoak, bestetzuek baloratiboagoak; hainbatek orientabideak eskainiko dituzte, beste batzuek estimuluak... Edozein modutan, abiapuntua niretzat, irakurleari zor zaion errespetuan datza. Hori gabe, zer da ba idaztea? Ez al da norberaren txokotik bestearenganako bideari zintzoki egitea?

Eta galdera honek erantzukizunaren eremura garamatza. Zentzu honetan, norberak bere burua ezagutzea da aurreneko pausoa. Bestela, batzuetan agerikoa da, zutabegileak espazio hori baliatzen duela bere zalantza existentzialak agertzeko, eta ene irudiko, irakurlea nahastu egiten du, honek ez baitaki laguntza eske ari zaion edo zertan ari den. Horregatik, beharrezkoa da norbera bakean egotea bere buruarekin, emozio eta beldurrak kontrolpean izanda, jarraian, hausnarketa-deliberazio prozesuari heldu ahal izateko.

Dudarik gabe, pentsamendu kritikoa garatzea beharrezkoa den aro berri honetan, merezi du ariketa egiteak; are gehiago gaur egun, egunkariak irakurtzea ia bazterreko jarduera bilakatu denean. Eta nola ez, aukeratzeko gaitasuna geurea dugun bitartean, hautua egin dezagun. Eta nirea ezagutzen duzue: atzetik hasi aurrera egin ahal izateko.
Besterik gabe, irakurle. Ongi izan.

Carmen Valois

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli