Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Bizitzen ikasi
na5    
pdf    

Lagun arteko giroan proposatu ziguten artikulu bat idaztea “ahaztu eta ikasi” leloari jarraituz. Nondik hasi pentsatu, eta egia aitortu behar badut, ez zitzaidan gai erreza iruditu. Hala ere, erronkari aurre eginez, ondoren datorrenak lema horri heldu nahi izan dio, nolabait, bizitza eta ikasketa abiapuntutzat hartuz .

Eta niretzat abiagunea zera da: “bizitza ikasketa prozesu bat da”. Halaber, bizitzen ikasten dugun bitartean, sozializatu egiten gaituzte baten batek, akaso, otzandu hitza erabiliko lukeen arren . Edonola ere, jaiotzen garenetik gizarteak ezarritako arau eta funtzionatzeko erak barneratzen joaten gara, etengabeko garabidean, ia konturatu gabe.

    na5a

Horrela lortzen da, belaunaldi-belaunaldiz, gizarteak markatzen duen ereduari jarraitzea, eta era berean, sostengua ematea. Halatan, badira bide horretatik segitzen dutenak eta baita kanpoan geratzen direnak ere; hauen artean, batzuek aukera kontziente bat eginda, eta beste batzuek, ordea, ez.

Era berean esan dezakegu, ikasketa- prozesu honetan halako metaketa bat ematen dela, non bizitutako esperientziek baldintzatzen duten gure eguneroko bizi-jarduera eta osatu egiten duten gure ohiko funtzionamendua. Hauek, oro har, ikasketaprozesuari norabide jakin bat ematen diote, eta askotan, eredu horri uko egitea oso zaila da, besteak beste, eredutik aldentzeak bakantzea ekar dezakeelako.

Horregatik, batzuetan, ikasi duguna ahaztea ia ezinezkoa bilakatzen da. Hala gertatzen da, nire ustez, hainbat emakumeren bizitzan. Eta muturreko egoera tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen kasua izango litzateke. Izan ere, kasu horietan ikasitakoarekin zerikusia duen errealitate baten irudia azaltzen zaigu bere gordintasunean.

Alabaina, zergatik nozitzen ditugu guk halako egoerak? Ezen, emakumeok, beste edozein gizakik bezalaxe, bizitza zoriontsu bat izatea bilatzen dugu; alegia, bizitza-proiektu propioa aurrera eramateko aukera izatea. Eta egun gauzak dauden bezala zalantzak ditut: hori lortzeko bidea erratu ote dugun ala erratu ote dugun bide hori egiteko manera. Ostera, ziur dakidana da, gure zoriona baldintzatuta agertzen dela inguruan dugunagatik, besteen zoriona tarteko, azken honek askotan mendean hartu eta besterendu egiten gaituelarik.

Izan ere, mendeko bihurtzearekin batera, galdu egiten dugu gure bizitzaren kontrola: amarrarik gabeko txalupak bilakatzen gara, eguraldi eta itsasoaren egoeraren menpe, itotzeko etengabeko zorian. Eta hala ere, hori aldatzea norberaren esku dago. Zergatik? Ahaztu eta berriz ikasten hastea gure aukera delako, bizitza autonomo bat garatzeko ezinbesteko baldintza delako.

Geure baitara bildu, begiratu eta denbora hartu beharko dugu horren kontzientzia izateko. Badakigu abiapuntua ez dela guztiontzat berdina izango; egongo direla bide hori jorratzeko laguntza beharko dutenak ere. Dena den, bizitza ikasketa-prozesu etengabe bat delako, saiatzeak merezi duelakoan nago.

Carmen Valois

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli