Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

luma7_5
(E)zer izan

Kanpoan bizi nintzela, Alemaniako lagun batek hegoaldeko herri bat ginela esan zidan mespretxuz, iparraldekoak langile eta serioagoak zirelakoan. Gu: Alemania, Suedia, Ingalaterra, ziostan. Zuek: Portugal, Euskal Herria edo Grezia.

Harrituta utzi ninduen gure herria betidanik iparraldekotzat jo baitut -ziur aski penintsulan daukagun txokoa ikusita. Hori frogatzeko asmoz, eguzkiarekiko dugun harremana aztertzea proposatu nion.

Iparraldeko herrietan, lehenengo izpiekin batera plazak eta parkeak jendez betetzen dira. Kopenhage, Stockholm edota Berlingo kafeetako terrazetan jesartzen dira, baita neguan ere sutontzi ondoan eta tapakiz bilduta.

Hegoaldekoetan, aldiz, argiak parrandari laguntzen ez dioenez, gerizaren bilaketa amaiezin batean dabiltza beti. Izan ere, hondartzetara turistak besterik ez dira joaten, are gehiago goizean goiz.

Alabaina, gu, bai eguzkitan egoteko, bai parrandan ibiltzeko, bereziak gara. Gainontzeko herriek ez bezala, biribil bat zutik eginez biltzea atsegin dugu.

Joera berezi horren arrazoia Oteitzak gure izaeraz egindako burutazioetan aurki daiteke. Euskaldunak eta hutsa: esaterako, gure arbasoek Irurtzunen ondoan Bihaizpe izenarekin, ez zuten han dauden bi tontor horiek izendatu nahi (espainolezko itzulpenean bezala, 'Dos Hermanas', 'bi ahaizpe'). Helburua bestelakoa zen, alegia: euren arteko pasabidea seinalatzea, bi haitz pean igarotzen zena. Mentalitate horretarako, esnea da funtsezkoa eta ez erosten dugun botila.

Hori honela, koadriletan hutsa inguratuz biltzen gara gure pentsaera neolitikoari nahigabe -nahita nahiez- jarraiki. Eta, eguzkira bareak antzera zelan ateratzen garen ikusita, iparraldeko herri langile eta serio garela ondoriozta daiteke. Berriz, lagunekin egoteko daukagun premia kontuan hartuta, hegoaldekoen alde okertzen da balantza. Beraz, ez helgoaldekoak, ez iparraldekoak... zer gara, bada? Zapatu argitsuetan, gure plazak koadrilez betetzen dira Aurre-Historian eraikitzen genituen cromlech txiki askoren irudira , hutsaren inguruan poteoa eginez.

Zer gara edo zer egin dugu, hori baita gizakien Historiarako gure ekarpenik garrantzitsuena: cromlech-en gaurkotzea. Besteek, denboraren poderioz euren helburuak lortu izan dituzte; guk ez. Beharbada, ezerezaren inguruan batzen den herria garelako, esne bako botila bat bezalakoa. Biltzen gara, bai, baina gure artean hutsa besterik ez dagoenez, ez gara gai estatu propio bat egiteko ere.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli