Dibulgazioa
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: DIBULGAZIOA
- Bisitak: 19844
AZKARATE TORNER,Gorka"Mendetan urratutako bideak" ARGIA, 2009-2-8. Zenb.2171. Belateko lepoa igarobide estrategikoa izan da mende askotan zehar, eta hala izaten jarraitzen du XXI.ean ere. Lepoaren alde banatan, historia aberatsa eta hamaika istorio gordetzen dituzten mendi hegi zorrotzak daude. Baina ez da komeni sekretu guztiak hemen esatea. Doala bisitaria bertara, eta deskubritu ditzala berak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: DIBULGAZIOA
- Bisitak: 20714
AZKARATE TORNER,Gorka"Beriain handiaren zelatapean" ARGIA 2009-3-14, Zenb.2176.Nafarroako Sakanaren bihotzean, mendi ikusgarriz inguraturik dagoen herri berezia da Arbizu. Iparraldean, Aralar, Lizarrustiko igarobidea eta Putterriko tontor harritsua. Hegoaldean, Lizarralderako atea den Lizarragako mendatea, San Adrian ermita izen bereko gailurrean, eta ekialderago, Sakana osoa menderatzen duen Beriain gailur lerdena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: DIBULGAZIOA
- Bisitak: 21108
AZKARATE TORNER,Gorka"Garazitik ekialderanzko urek dakarten misterioa"ARGIA, 2009-5-17. Zenb. 2184. Errobik, Baionan Atturrirekin batuko den ibaiak, Garaziko herrian hartzen du benetako eitea. Beherobia, Lauribar eta Arnegi errekak dira Errobiren emari nagusi haren goi-ibilguan. Hirurek haran ikusgarri bana zizelkatzen dute Garaziko lurretatik hego-ekialdera. Beherobia eta Lauribarrekoak ezagutzera goaz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Azkarate Torner, Gorka
- Kategoria: DIBULGAZIOA
- Bisitak: 20679
AZKARATE TORNER,Gorka"Itsasadarra, Orioko altxorra"ARGIA 2009-5-31. Zenb. 2186.Gutxi dira Oria bezain ongi kontserbaturiko itsasadarrak; 2003an Garrantzi Komunitarioko Eremu izendatu zuten, eta ordutik Natura 2000 sarearen baitan dago. Baina babesgune izendatua izanagatik, Orioko errioa etengabe mehatxupean dagoela dirudi.