Dibulgazioa

Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Behelainoa oihanean
argia9    
pdf    
Francisco Javier Beltran de Heredia    

Artikutzako etxaldea oso berezia da: izatez Goizuetako, eta beraz Nafarroako lurretan egonagatik, Donostiako Udala da haren jabea, 1919. urtean hiru milioi pasatxo pezetaren truke erosi zuenetik: 18.000 euro inguru. Baina jabego kontuak gorabehera, Artikutza mikroklima bereziagatik da ezaguna batez ere. Iberiar penintsulako lekurik euritsuena da.

Artikutzako zirkua garaiera ertaineko zenbait mendik inguratzen dute, perimetro zirkular ia perfektua osatuz: aipagarriak dira Bianditz (844 m), Izu (829 m) eta Loitzate (1.048 m), azken hori Ekaitza eta Mendaur gailur ezagunetatik datorren adarrean kokaturik. Zirkua mugatzen duten mendi hegiak zuhaitzik gabeak badira ere, gailurretatik behera joanez hamaika espezie dituen baso aberatsean murgilduko gara. Denboraren hastapenetatik oihanak egungo moduan iraun duela dirudi. Donostiako Udalak lehenagoko jardunak debekatu eta ingurunearen erabilera ur ustiapenera mugatu izanari zor dio Artikutzak, neurri handi batean, gaur duen itxura lerdena, aurretik modu nabarmenegian ari baitzen gizakia bere arrastoa uzten. 

Duela mende bat Artikutzako mazelak ia erabat soilduta zeuden, hainbat mendetako baso ustiaketaren erruz. Olak hornitzea zen Artikutzako egurraren xede, eta horrez gain, arnasestuka Bianditzeko mendi kaskoa gainditzen zuen trena ere bazebilen, mendiaren erraietatik erauzitako burnigaia garraiatzen. 30 kilometro inguruko trenbide sarea ehundu zuten Artikutza eta Oreretaren artean. Ibilbideko zenbait txokotan, malda gogorrak zenbait zeharkako plano eraikitzera behartu zituen ingeniariak; trenak kontrapisuaren laguntza behar zuen aurrera egiteko, egungo igogailuetan, kasu, gertatzen den moduan. Trenaren ibilia geldoa zen, ordea, eta behargin andanaren lana eskatzen zuen, erregai kopuru izugarriak xahutzeaz gain. 1917an egin zuen hondarreko bidaia.

Txango zirkularra Eskasetik abiatuz

Udaberria eta udazkena dira, ziurrenik, Artikutza bisitatzeko urte sasoi egokienak. Esan gabe doa ikuskizun paregabea eskaintzen dutela Artikutzako basoek udazkenean, zuhaitzetako hostoen kolorea aldatzen hastearekin batera. Udaberrian ere, naturaren eztandak guztiz txundituko du etxaldera inguratzen den bisitaria. Artikutza bertaraino kotxez joateko, baimen berezia eskatu beharko da Donostiako Udalean. Ohikoena, beraz, kotxea Bianditzetik gertu dagoen Eskaseko harrera guneko aparkaleku txikian utzi eta txangoari bertatik ekitea izango da. Gure kasuan, Artikutzara jaitsi beharrean, Bianditzeko gailurrera (844 m) igoko gara lehenik, Harrizko Etxola Gainetik pasatuz. Bianditzeko gailurretik Aiako Harriaren eta Donostialdearen gaineko ikuspegi ederraz gozatuko dugu, besteak beste. Ondoren gailurreriari segituko diogu, Artikutzako etxaldea mugatzen duen hesiari jarraiki, harik eta Izuko tontorrera (830 m) iritsi arte. Sakonunean hautemango dugu Enobieta urtegia, eta hara bideratuko ditugu pausoak behin Izuko gailurra zapalduta.

Eskaseko harrera gunean txangoa hasi dugunetik estreinakoz, Artikutzako basoan barneratuko gara, Izuko maldan behera Enobietako urtegiaren bila goazela. Gertu dugu dagoeneko Artikutzako herri-gune txikia, urtero San Agustin egunean (abuztuaren 28an) bisitariz betetzen dena. Zenbait baserrik, taberna zaharrek eta pilotalekuak osatzen dute Artikutza, Olajaundiko jauregiarekin –olako nagusi zaharraren bizilekua– eta San Agustin ermitarekin batera. XIII. mendetik XIX.era bitartean, Orreagako agustinoak izan ziren Artikutzako maizter. Irabazi ederrak ematen zizkien parajeak, baso eta meategien ustiapenaren truke errenta kobratzen baitzuten. Horra San Agustin eguna ospatzearen arrazoia. Egun, hamabost bat biztanle izango ditu Artikutzak, zaindariak barne.

San Agustin egunean, berriz, 500 bat lagun bildu ohi dira erromerian.

Artikutzako auzunea bisitatu izanak sorrarazi digun sentipen goxoa burutik aldendu ezinda, Eskaseko harrera gunera zuzenduko dugu ostera gure joana. Eta nola, gainera: eguneko malda gogor ia bakarrari aurre eginez. Artikutza sakonune batean egonik, gora egin behar da, baso ederrean barrena betiere, atzera autora itzuli eta, azkenik, txango paregabeari amaiera emateko. Nekez topatuko dugu Euskal Herrian mundu kitzikagarri eta misteriotsuagorik, hiri zalapartatsutik hain gertu.

Gorka Azkarate

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli