Barandiaran

Kontaktuak

Barandiaran
Barandiaran Munduate, Doltza

Soslaia

1982an, Munduko futbol txapelketa Espainian jokatu zen urtean zapaldu nuen lurra. Hortik, agian, kirolarekiko zaletasuna, nire pasioa da saskibaloia, txirrindularitza, pilota, futbola… ez naiz berehalakoan aspertzen.

Bertsozale amorratua, baina kantatzen ausartzen ez den horietakoa. Inbidiaz begiratzen ditut oholtzaren azpiko aulkitik, miresmen handia diet mikrofono aurrean gaia bota eta segundo gutxiren buruan erantzuteko gai diren horiei.

Horregatik, agian, idazten ematen dudan sua. Bat-batean esaten ausartzen ez naizena botatzen dut paperean, isiltasunean, bakardadean… Mariasun Landa, Andu Lertxundi, Gotzon Garate edota Bernardo Atxaga izan ditut, besteak beste, letren mundura bidaiatzera gonbidatu nautenak, beraien istorioetan murgiltzera kilikatu naute eta amets egiten irakatsi didate.

ETBko txoria euskal etxe guztietara heldu zen garaikoa nauzue eta patuari so egin behar bazaio, Kazetaritza ikasketak amaitu ostean, hezi eta hazi nauen etxean ari naiz lanean. Euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera izan duen belaunaldikoa naiz.

Udazken koloretan mendira paseatzera joatea atsegin dut, lagunekin egon, parrandak egin eta musikaz gozatzearekin batera.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli