Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: ZAZPIKA
Orrialdea 3-(e)tik 7-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png ULAZIA AGIRRE,Ehari" Zoriontasun kimuak" HOT

(0 Botoak)

Download

Ohetik jaiki eta leihoa zabaldu duenean euririk egin nahi ez zuela ikusi du, zerua estaltzen zuten laino beltzen mehatxuari muzin eginez. Bere aldarte makurra bezala, azken boladan triste dago eguraldia. Goizeko lanbroak hezetutako arropak balkoitik erretiratu eta komunera bideratu ditu oin puztuak...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-15
403.43 KB
376
pdf.png MORENO MUJIKA,Deiane" Argazki artetik" HOT

(0 Botoak)

Download

Atea zeharkatu baino lehen, betiko zalantza, aterkia hartu edo ez. Leihotik begiratu dut eta tantatxo batzuk besterik ez. Bai, ez… Ba ez, ez dut hartuko. Etxeko atetik hogei pauso aldendu orduko inguruko guztiak aterkiak zabaltzen hasi dira, tantatxoak tanta bihurtu dira eta korrika hasi naiz, ekaitzak harrapatuko ez ninduelakoan eta blai-blai eginda liburutegian sartzea erabaki dut, etsita, total, minutu bateko kontua izango delakoan...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-15
494.45 KB
389
pdf.png URKIZA LEKUE, Lauri " Espirala" HOT

(0 Botoak)

Download

Aspergarrirantz jotzen duen arratsalde tarte honetan, kafetegira sartu da gizona. Gabana kendu eta pertxa batetan izeiz, hotzetik babesten duen berokia erantziz, barrara abitu da. - Hutsa mesedez...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-15
690.43 KB
357
pdf.png PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Miopia" HOT

(0 Botoak)

Download

Despistatu hutsa da Mirentxu. Betaurrekoak galdu ditu berriz ere. Hor dabil, madarikazioka, etxean aurrera eta atzera haien bila eta oinak arrastaka mugituz, ezusteko krask! batek 1.000 eurotik gora txiki-txiki egitea saihestearren. Lasaiago behar luke. Finean, honez gero ohituta behar du, benetan baita despistatua eta jakin bai baitaki ditxosozko betaurrekoekin topo egingo duela halako batean. Baina denbora pasa ahala gero eta ozenago ari da madarikazioka...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
17.17 MB
362
pdf.png LEONET SANTA CRUZ, Urtzi"Ekaitza eta barealdia" HOT

(0 Botoak)

Download

Udako egun eguzkitsu bat da. Herrixkako lakuan bainatzen ari den mutiko bat naiz. Bakarrik nago. Ez daukat lagunik inguruan. Lakuaren erdian, ur epelean etzanda, zeru oskarbira begira nago. Zerbaiten zain nagoela dirudi, baina ez dakit, ordea, zer izan daitekeen. Egun berri baten zain, agian. Neure buruaren zain, behar bada. Beso eta zangoak poliki astinduaz biraka hasi naiz...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
1.27 MB
396
pdf.png IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Bakardadearen sinesmena" HOT

(0 Botoak)

Download

1982 ko negua. Istanbul. Aitak eta biok orduak ematen genituen sukaldeko leihoaren ertzean eserita, elur malutak mara-mara ibiltari guztien kapelak zuriz janzten ikustean, barruan genuen berotasunaz gozatuz. Noizbehinka begira geratzen nintzaion, urteen joanak beregan eragindako aldaketak miresten, izan ere, ardoari bezala, urteek on egiten zioten. Baina berak ez zuen begirada leihotik baztertzen. Zerumugan antzeman zitekeen meskitari so geratzen zen, otoitz egiteko deia noiz hasiko...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
17.2 MB
388
pdf.png SOLABARRIETA BADIOLA,Miren Ione"Horoskopoa" HOT

(0 Botoak)

Download

Udaberriko goiz eder bateko zortziak eta hogei pasatxo dira. Agian kasualitatea baino ez den arren, emakume izeneko kafetegi batean, Maddi-n, hiru andrazko, lagunak, kafesnea hartzen ari dira: Maite, Jasone eta Beronika. Hiruretatik ailegatzen azkena Jasone izan da, eta beste bi lagunekin esertzen ari den unean bertan, Miren agertu da, laugarrena:..bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
16.78 MB
373
pdf.png EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Melnikov mamua" HOT

(0 Botoak)

Download

Ikusten al duzu?... zuri-zuria da...». Esan du haurrak ahopeka, sekreturik ezkutuena ezagutzera eman duenaren aurpegi zurrunaz...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
18.35 MB
390
pdf.png ARREGI IZAGIRRE , Odei" Inoiz saiatu al zara txori bati musu ematen? " HOT

(0 Botoak)

Download

Txirrin hotsarekin batera eskolako umeen jolas zaratek bete dute eliza atzeko parkea, zoko guztietatik datoz barre eta kantuak. Parkeko banku batean daude Elisa eta Jon, amak prestatu dien ogitartekoa jaten hitzik esan gabe, usoen arnas hotsa besterik ez da sumatzen. «Inoiz saiatu al zara txori bati muxu ematen?» galdetu du Elisak begiak borobil, usoek ogitartekoetatik erortzen diren ogi apurrak jaten dituzten bitartean. Jon txokolatezko bokadiloari begira gelditu da...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
17.69 MB
382
pdf.png GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" HOT

(0 Botoak)

Download

Ez da kondaira bat, ez. Orain dela hilabete eskas gertatu zen; hurbil; nigandik hurbil eta are hurbilago zugandik. Hemen, han; atzo edota herenegun, hori gutxienekoa da...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-16
16.75 MB
356

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli