Esaten dute denok bizitza honetara misio bat betetzera etorri garela. Nik aurkitu dut nirea, zure bizitza infernu bilakatu, zuk nirea jasanezin bihurtu duzun bezala...
Gaur hogeita bost mila urtetik gorako haitzulo batean izan naiz. Goiz umel honetan, dagoeneko egunero hain itogarri zaizkidan zementuzko eta breazko kaleak tarte batez atzean uzteko premia sentitu dut. Ase beharreko gosea...
Esnatu eta berehala konturatu da Karmen zerbait arraroa gertatu zaiola. Usain berezia hartu du, gorputza astun dauka eta mingaina latz, hormigoizko zutabe bat bezala. Ilea sumatu du gorputz osoan zehar...
Goizeko zazpi eta erdiak. Iratzargailuak jo du. Minutura, begi zulo ilunekin atera da Leire bere gelatik. Oinak arrastaka, indarge, arnasa lodia ahotik. Beste gau bat lo egin gabe, urdailean tristura moduko bat sortzen dion horrek, etengabe burua dantzarazten dion ideia horrek, astinduta: «Ezin dut»...