Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Orzaiz Galarza,Ion
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24439
ORZAIZ GALARZA Ion" Rue de la Pompe" NABARRA Zenb. 106, 7 or. Ipurdi lodia bagoiaren erdiko atetik sartu da. Beste hainbat ipurdirekin egin du topo, jendez mukuru baitago metroa. Bakeroetan estu-estu sartuta doan ipurdi zut eta harroxko bat ikusi du lehenbizi, albo batera eta bestera mugitzen, bere jabe ipurtarinak kaskoetatik entzuten duen musikaren erritmora. Ipurdi lodiak igurtzialdi arin batekin agurtu du bakeroduna, eta aurrera jarraitu du, abagune bat ikusi baitu, agure baten uzki zimelaren eta kirolari baten popa fin eta lirainaren artean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Zufiaurre, Izaskun
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 35855
ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Hamaika kontu eta kontu bat gehiago eguneroaren zirriborroa". Ai ama! (H)au da (h)au (h)arria! (H)asi behar eta ez asmatzen nola! Ahalegina. Terek eguneroko eredu desberdinak eskaini dizkigu: batzuk literarioak, besteak ez literarioak. Ahaleginduko naiz, bada.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Solabarrieta Badiola, Miren Jone
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25880
-Benetan diotsut andrea, etxeko zapatilekin zabiltzala pentsatuko duzu uneoro. Erantzi ere ez dituzu egin nahiko! Horixe baino ez dut gogoan, oinetakook noiz erantziko desiratzen nago… Orpo biak odol gorritan dauzkat, eta eskumakoan gainera ukabila besteko baba atera zait..
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Agirregomezkorta Casals, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25914
AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Dionisios ote..." Nire lanbideak Txileraino eraman ninduen. Valparaison, lehenengo bi egunetan ardo upategi batzuk bisitatu behar nituen, eta handik Santiagora bidaiatu osasunerako ardoaren mesedeei buruzko kongresu batean parte hartzeko. Bisitaldiak nahiko ondo joan ziren eta herrian merkaturatzeko moduan ardo polit batzuekin ohartu nintzen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Agirregomezkorta Casals, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 53806
AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Laranja erdiaren bila"Munduan bi pertsona mota daude: bakarrik bizitzeko gai direnak eta bakardadea lagun jasangaitza izanik, bertako basamortuan bizirauteko konpainia behar-beharrezkoa dutenak. Sailkapen horretan ni bigarren multzoan nago kokatuta; beraz, nire neska lagunak utzi ninduenean, nire existentzial hutsunea betetzeko maskota bat erosi nuen; txakur bat.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Yoseba,Peña
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26791
YOSEBA " Zabuari boikot" Mugalari GARA , 2009-8-21 , 60 or. Amaren begirada izutua gogoan zizelkatua daukazula, poltsa beltza ezartzen dizute buruan: Ingalaterrako heroiak terrorista madarikatuen bila, Belfast, United Kingdom. Arrastaka sartzen zaituzte furgonetan; eskuak gibelean bilurtuak, metalezko hormaren kontra hartzen duzu lehenengo kolpea.








