Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 13328
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Ezpainetako karmina" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria 2009ko Martxoa , 41.Zenb. Iratzargailuak jo baino lehen esnatu da. Egonezinak itzartu arazi du, haur bat eguberri egunean bezala.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,Iñaki
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 12815
ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Aldi Hartan" Beterriko Liburua Aipamenaren Aldizkaria, 2009ko Ekaina 42.zenb. Aldi hartan, bazihoan Jesus asfaltatu gabeko bide batetik. Dena harri eta hautsez beteta zegoen: lurra, aspaldian euririk egin gabe baitzegoen, baita Jesus bera ere, aldean zeraman jantzia belaun azpirainokoa baitzen, eta sandalia zahar batzuekin zebilenez, hauek, pauso bakoitzean harrotzen baitzuten bide desegoki hartako lokatz lehorra.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 17974
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Atxitxaren (H)ilobia" Julene Azpeitia 23 ipunin lehiaketa. 2010 Zumaia Gazte-gazterik alde egin nuen etxetik. Gurasoekin ondo moldatu ez eta itsasoa ihesbide bakar ikusten nuen. Etxekoak ahal den urrutien uzteko gogoa nuen, eta bide batez, mundu zabalak eskaintzen zizkidan erronkei aurre egin. Paradisuaren bila abiatu nahi nuen, etxeko infernua atzean utzirik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24589
VALOIS NUÑEZ, Carmen "Haizearen alabak"XIV Narratiba Lehiaketa MARIA DE MAEZTU Saria, 2010-11-26. Arrosario ordua ailegatu da. Ilunabarreko deboziozko otoitza. Gehienak emakumeak dira eta elizan egon zitezkeen baina Zahar etxe batean daude. Gurpil-aulki eta gainontzekoetan eseriak, telebistari begira jarri dituzte. Soinua kendu diote telebistari.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gereka Zelai,Axun
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 36827
GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik"Mugalari GARA 2010-7-30, 59or.Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Caminos Ikazuriaga, Haizea
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 21617
CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zilar-ezteiak" Luma berrien eleak 8 Zenb. 26 or. Desagertu da egun hauetan haize jelatuak sudurzuloetan iltzatu izan didan garagar usaina. Sumendiaren magalean ezkutatzen den gaztelutik ikusten nuen erdi aroko hiri grisa, gorituta jaiki zen azken egunean. Zure ondoan esnatu nintzen azken egunean.









