DE MATA ARAGONES, Adriano" Egun arrunta edo..." Luma berrien eleak zenb: 11, 8-9 or.Esnatu zenean ez zuen esnerik kaferako, Nola zen posible? Aurreko egunean litro bat esne erosi zuen. Baina aurreko eguna osteguna izan zenik ez zuen kontuan hartzen Eñautek. Eta egunak gaua ekarri zuela; eta apiril hasierako ostegun gauak, Gasteizen, Lizarrako astelehen gauak edo Baigorriko astearte gauak ez bezalakoak direla. Bestalde, ahaztua zuen unibertsitateko ikasle hatekin biziz gero ez dela hain bitxia ostegun arratsaldean erositako esnea, eta jakiak oro har., ostiral goizean leku berean ez egotea. Edo, are, inon ez egotea.