IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan " Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu. Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean...