AZALA
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 3667
1. MAILAKO AURREMATRIKULAZIOA
Bergarako IDAZLE ESKOLAK aurrematrikula-zabaltzen du 1. mailarako.
Maiatzaren 14ra bitarte. 200 idazle baino gehiago aritu dira eskola honetan.
Dagoeneko argitaratu dutenak 70etik gora dira. www.idazten.com
Aukera dago maiatzaren 16tik Ekainaren 20ra bitarte lehen aldi bat on-line egiteko larunbat goizetan, aurre-mattrikulatzen direnak hala eskatu ezkero. Eta udako oporren ostean Irailaren 19an berrekingo litzaioke ikastaroari, ohiko programazioarekin eta UNED-Bergarako egoitzan.
IDAZLE-ESKOLAko gradu-ondokoa erdi-presentziala izan daitekeenez, beste urteetan bezala sei saio ezinbestekoak izango dira jendartean eta besteak on-line jarraitu ahal izango dira, meet bidez.
Informazio gehiago : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Matrikula
- 1300€. Bi zatitan eta 2020ko abendua baino lehen ordainduz ( 900€ eta 400€)
- 1170€: Dena batera ordaindu ezkero edo bi alditan uztailaren 30a baino lehen 1170€.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2001
seiehun emakumezko idazten ari direnak, sortzaileak eta ikerleak bakarrik aztertuta.
Euskal literaturaren historian zenbat emakumezko aritu den, nola eta non aztertzeko gida bat proposatzen du ikastaro honek. Testuetan eta paratestuetan arakatzeko bideak erakusten ditu. XXI. mendean badira, gutxienez,Egungo euskal letren sisteman emakumezkoek euskal literaturaren historian egindako ibilbideak eskatzen duen ikusgarritasunaz gain, sortzaile gisara zein eragin-eremutan diharduen sistematikoki aztertzeko bideak jorratu nahi ditu ikastaro honek.
Horretarako hainbat kontzepturi buruzko eztabaidan eraginez : euskal (euskara, hizkuntza ardatz hartuta) emakumezkoen irakurtzeko eta idazteko moldeak, euskal sortzailearen ikuspegitik irudika-tzeko idazketa, eta idazketaren ondorengo prozesua aztertu.
Guzti horretarako, marko teorikoari lehen hiru asteak eskainiko zaizkio, eta irakurketa-idazketan oinarritutako proposamenei azken bi asteak.
EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLEAK: SORTZAILE ETA ERAGILE.
Norentzat : Euskal literatura eta letrei buruz interesa duen ororentzat. Batez ere, idazle, euskal literaturarekin harremanetan dauden jardueretan ari direnak (liburuzain, literatura-jardueren antolatzaileak, sorkuntzarekin lotutako formakuntza behar dutenak, kultur-eragileak) emakumezkoen idazketarekin interesa dutenak.
Irakaslea : Tere Irastortza Garmendia.
Materiala : KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZAREN eskaeraz burututako txostena hartuko da oinarri. Eta hausnarketa eta osaketa prozesu bati ekiteko egokituko da.
Antolatzailea: Bergarako Idazle Eskola
NOIZ eta NON: Otsaileko bost larunbatak, goizeko 11:30etatik 13:00etara. UNED-Bergaran.
MATRIKULA zabalik 2020ko urtarrilaren 31a arte ( eguerdiko 12:00etan)
INFORMAZIO GEHIAGO : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Edo www.idazten.com
MATRIKULA: 60€. EIEko bazkideek: 30€
Idazle Eskolako ikasle ohiek, eta Karmele Igartua Sorkuntza Bekako saridunek : Doan. Izena ematea derrigorrezkoa da.
Bergarako biztanleek Udalaren beka izango dute.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 2000
Sari-banaketan epai-mahaiaren ebazpenaren berri eman zuten Ainhoa Cavero, Udaleko kultura zinegotziak, eta Tere Irastortza, Bergarako Idazle Eskolako zuzendariak.
Lan guzti horiek irakurri eta baloratu ondoren, epai-mahaiak aho batez erabaki zuen 2019ko KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAren SARIA Mikel Gartziarena San Polikarpori ematea , “ Harrak” izeneko ipuinagatik. Epai-mahaikide guztiek berretsi dute lan hau irakurtzea plazer handia izan dela. Bai hizkuntza mailagatik eta baita tentsioari eusteko modu biziagatik eta baita oinarrian darabilen metaforagatik ere. Maleta, izerdia, ikuskaria, txartelak topatzen ez, sekretak… Misterioa eta originaltasuna nabarmendu nahi izan dira. Sari honen irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta lana www.idazten.com orrian argitaratuko da, aurreko urteetako lan irabazleena bezala.
Bestalde, lanaren kalitatea baloratuz, epaimahaiak bi aipamen egitea proposatzen du. Lanaren kalitateari begira Itxarongela eta Elur gorrituaren egunak nabarmendu nahi ditu epai-mahaiak. Itxarongela lanaren egilea Andrea Losada Garate da eta Elur gorrituaren egunak lanaren egilea, berriz, Amaia Telleria Mujika.
Irabazleei eta aipamena jaso dutenei Bergarako IDAZLE ESKOLAK eskaintzen dien sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2020 urtean IDAZLE ESKOLAK antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe.
Bertan bildutakoek AHO BATEZ AKTA hau berresten dute.
1.- Hamasei lan aurkeztu dira 2019ko ediziora, gehienak hamaseitik 20 orriko lanak.
2.- Aurkeztu diren lanen maila oso ona da epai-mahaikide guztien iritzian.
3.- Saritu edo bereziki aipatuak izan diren lan gehienak ere argitaragarriak dira, eta horren berri adieraztea eskatu du epai-mahaiak. Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak laugarren aldiz antolatu dute elkarrekin Karmele Igartua Sorkuntza Beka. Aurreko urteetako irabazleak izan dira 2016an Alaitz Olaizola, Sugegorriak izeneko haurrentzako antzerkiarekin, eta Uxue Arzelus , 2017an Paris izeneko gidoi-lanarekin. 2018an Miren Peñagarikanok jaso zuen saria, Nik kontrolatzen dut makina poema-liburuarekin.
Epai-mahaiko izan dira Iñaki Zubeldia, Pako Aristi eta Itziar Gomez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Super User
- Kategoria: AZALA
- Bisitak: 1839
Bihar emango da ezagutzera KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAren irabazlearen izena. Epai-mahaikide izan dira Bergarako Idazle Eskolako kide diren Pako Aristi, Iñaki Zubeldia eta Itziar Gomez idazleak.
Hamasei narrazio-lan aurkeztu dira 2019ko ediziora, gehienak hamaseitik 20 orriko lanak. Aurkeztu diren lanen maila oso ona da epai-mahaikide guztien iritzian. Hartaraino non azpimarratu nahi izan duten, lan gehienak argitaragarriak direla.
Lan guzti horiek irakurri eta baloratu ondoren bihar emango dute bihar Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak epai-mahaiak eman duen erabakiaren berri. Ekitaldia zabalik izango da edozeinentzat, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Abenduaren 28an, eguerdiko 12:30etan.
Aretxabaletako udalak eta Bergarako Idazle Eskolak laugarren aldiz antolatu dute elkarrekin Karmele Igartua Sorkuntza Beka. Aurreko urteetako irabazleak izan dira 2016an Alaitz Olaizola, Sugegorriak izeneko haurrentzako antzerkiarekin, eta Uxue Arzelus , 2017an Paris izeneko gidoi-lanarekin. 2018an Miren Peñagarikanok jaso zuen saria, Nik kontrolatzen dut makina poema-liburuarekin.