• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
   
Maribel Aiertza    

Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik gaur jaso dute UPV/EHUko 'Oihenart' Aforismoen IV. Lehiaketaren lehen eta bigarren sariak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ospatu den ekitaldian. Hauek banatu ditu Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzu buruak.

Saria jasotzerakoan Maribel Aiertzak azaldu du "Garrantzitsua da niretzat sari hau, aforismoekiko maitasuna berritzeko eta sendotzeko eta idazten jarraitzeko. Beti jarri izan dut arreta laburrean ematen diren "kolpeetan". Aforismoak niretzat horixe dira: pentsamendutik pentsamendura jaurtitako geziak. Pentsamenduari txilinbuelta ikusgarriak eta gogoangarriak eragitean datza sekretua. Nire ustez, aforismoak bestearen pentsamenduan ziztatzeko gai izan behar du; hausnarketarako gaia jarri edo jolaserako bidea eman behar du. Ezer ez eta dena da aforismoa, hitz lerro edo paragrafo bakarrean dena egon ahal baita: saiakera, poema, ipuin zein nobela baten hazia edo ernamuina. Hori guztia da aforismoa eta haiek idaztea zein irakurtzea buruari egin geniezaiokeen gimnasia ariketarik atsegingarri eta osasungarriena".

Halaber, Juan Ramon Alberdik agertu du "aforismoei buruz zerbait esatekotan, nik esango nuke, aforismoak idazlearen hausnarketa, pentsamendu eta bizipenen karikatura moduko batzuk direla: hitz esanguratsuz osatutako lerro txikiak, zeintzuekin gure unibertsoa islatu nahi dugun. Eta, aldi berean, irakurleak, bere esperientzia eta pentsatzeko erarekin esanahi ezberdinak eransten dizkio. Hor datza, nire iritziz aforismoen handitasuna: karikatura kontzentratu horietan, bakoitzak bere pentsamenduaren silueta ikusten duela".

Maribel Aiertza kolaboratzaile dihardu ikas-liburugintzan, Giltza argitaletxean. Lehiaketara aurkeztu duen lanak 'Dena eta ezer ez' du izena. Juan Ramon Alberdi aldiz, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean antropologiako masterra egiten ari da. Lan sariduna 'Hausnarketen karikaturak' delarik.

Aurtengo edizioan lehiaketara aurkeztu diren lanak epaitu dituzte: Cristina Lasa Otxotekok (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Segundo Garin Casaresek (Hezkuntza Zientzietako irakaslea).

Lehiaketa UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, abian jarri zuen 2010ean.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago