• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Bergarako UNEDeko areto nagusian

omenaldi2  
 
Denbora enaren hegaletan (Larrabetzun)  
 
Testuketan (Elkarrizketa)  

Abuztu amaieran hil zenetik hona, lagun-talde ezberdinek omendu nahi izan dute Karmele Igartua Bengoa: irailean 18an Hatsa Elkarteak Senperen egin zion omenaldia, hilabete bereko 28an Aspaldikuk hartu zuen lekukoa urtero antolatzen duen Nafarroako Poesiaren biltzarrean, eta urriaren 9an Urepelen ospatu zen Xalbador egunean ere gogoratu zuten Aretxabaletako poeta. Idazle Eskolak omenaldi guzti horietan parte hartu du, eta horretaz gain, burubelarri aritu da galdutako adiskideari egin beharreko omenaldi-ekitaldia prestatzen.

Azaroaren 13an izango da aipatu ekitaldi hori. Eguerdiko 12:00etan puntuan hasiko da, larunbatero-larunbatero, lehenik ikasle eta ondoren eragile bezala, lanean jardun zuen eraikinean bertan: Bergarako UNEDeko areto nagusian.

Ekitaldi honen xedea Karmele Igartua Bengoaren bizitza eta izaera bere osotasunean erakustea eta gogoratzea da. Izan ere, Karmele gauza asko zen: pertsona, emakumea, ama, alaba, emaztea, laguna, euskalduna, irakaslea, sortzailea, eragilea… Bere alderdi guzti horiek islatzeko Idazle Eskolako adiskideekin batera, Karmeleren sendiak, lagunek, Kutzebarri Ikastetxeko lankideek eta zenbait idazle-lagunek parte hartuko dute ekitaldian. Hainbat osagai izango ditu: ura, haizea, lurra, sua, irudiak, soinua, eta batez ere, Karmeleren sormen lanak izango dira ardatz. 30 lagun inguruk “Hitzak Orbainetan” eta “Denbora Enaren Hegaletan” poema liburuko olerkiak zein www.idazten.com web orrian argitaratutako zenbait sormen lan irakurriko dituzte. Horrekin batera, “Itsaso kontra bat” argitaratzeko prest utzitako liburuko olerki batzuk ere entzun ahal izango dira. Bestalde, Karmeleri egingo zaion omenaldi honek emango dio hasiera Idazle Eskolak aurtengo ikasturterako prestatu duen “Idazleak irakurle” mintegiari. Edizio hau “amodioak eta eza” gaiaren inguruan izango da.

Ohar honen bidez, Idazle Eskolak azaroaren 13an Bergarako UNEDen egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago