LIBURU-IRUZKINAK

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ, Ainara " Liburu-iruzkinak: Laura Mintegiren Laurak kafe bat hartzera..." Luma berrien eleak 2007 zenb.5 55-56 or.Hona hemen gizakia: pentsamenduak eta politika. Politikaren pentsamendua ekintzen bidez islatzen duen bezala norbanakoak, Laura Mintegi gizakia den bezala azaltzen du iragana. Berak bizitutakoa, edota berak bizi izan balu bezala (nahiz eta ez bizi) transmititu du liburuaren bidez. Sinesgarri egin du, idazleak berak hala dela sinisten duelako.

Erabiltzailearen balorazioa: 3 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar InactiveStar Inactive

AZKARATE TORNER, Gorka "Liburu iruzkinak: Angel Lertxundiren Ihes-betea" Luma berrien eleak 2007 , 5. zenb. 45-47 or.Werner Lindemann zaharrak gaztaroko oroitzapenak papereratzeko tenorea heldu dela erabaki du; Anjel Lertxundiren maisulan honek, gaztaro gorabeheratsu eta gertakariz betea izan duen agurearen kontakizuna biltzen du hiruehun eta berrogeita hamar pasa orriko lan itzelean. Alemania hitlerzalean kokatzen da narrazioa, eta Werner Lindemann nerabeak, Hitlerren jarraitzaile sutsu eta porrokatuak, bera berez judutarra dela jakingo du egun batetik bestera, hainbeste gorrotatu eta hamaika aldiz mesprezatu dituen horietako bat dela, alegia.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Liburu iruzkinak: Alberto Ladronen Eguzki beltzaren sekretua" Luma berrien eleak 2007,  5. zenb. 42-43 or.Alberto Ladron Aranaren (Iruñea, 1967) hirugarren eleberria da Eguzki beltzaren sekretua —lehenago Itzalaren baitan (2001, Kutxa Fundazioa), eta Xake Mate (2002, Elkar) argitaratu zituen, eta ondoren Arotzaren eskuak (2006, Elkar)—.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OLATE K. "Liburu-iruzkinak:Sebastian Salaberriaren  Neronek tirako nizkin" Luma berrien eleak 2007,  5. zenb. 41-21 or. Sebastian Salaberriaren liburu honek 1964ko “Guipúzcoa” nobela saria irabazi zuen; ezin daiteke esan, halere, Neronek tirako nizkin zinezko nobela denik, sormenaren emari baino egilearen bizipenen isla zintzoa baita; Koldo Mitxelenaren hitzetan, “orrexek kontatzen dizkigu, argi eta bizi, bere bizitzako gertaerak eta gora beherak, Oiartzun'go jaiotetxetik asi eta azken gerrateko ezbearrak eta naigabeak burutu arte” *.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BARANDIARAN MUNDUATE,Doltza "Liburu-iruzkinak:Iñaki Alkainen Gerrateko ibilerak I " Luma berrien eleak 2007 , 5. zenb,  39-40 or.Iñaki Alkain. Auspoa. 1982. Iñaki Alkain eta Antonio Zavalaren artean buruturiko lan mardularen emaitza da liburuxka hau. Hiru ataletan banatua dagoena eta Auspoak orain dela urte batzuk abian jarri zuen sail aberats harren barruan kaleratua. 1920ko Afrikako gerraren ingurumarian, bertsoak eta kanta-paperak ugari kaleratu ziren. Urte gutxi batzuk barru, Afrikatik penintsulara hedatu zen Gerra Zibilak eragin handia izan zuen literaturan. Hasiera batean, gerraz idatzitako poemak eta bertsoek ez zuten hedapen gehiegirik izan. Gerraondoan, zentsura-arazoak behin desagertuta, areagotu ziren eleberri eta ipuinak

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli