Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

krokodiloa_igartua1.gif
  Mariasun Landa.  Alberdania, 2002

Ananazko narrastiak dira, muskerraren antzekoak, lau hanka laburren gainean erdi narraz ibili eta urte betez ezer jan gabe egoteko kapaz direnak. Bizitzeko, leku epelak dituzte gogoko animalia berdexka hauek Horoskopo aztekaren arabera, animalia honi dagozkion seinukoak ez dira fidatzekoak,nahiz eta urteak pasa ahala euren buruengan konfindantza hartzen joaten diren. Errealistak eta praktikoak omen dira, eta bikotea ez izateak nortasuna eta bizítzeko eran eragiten omen die.

J.J krokodilo handi bat zen, bere ohepeko krokodiloa. zapatak (bere obsesioa, bera) jaten zizkiona, bera irentsiko zuena, bizitza monotonoa aldatu ziona.

Juan Jose gizon heldu eta ezkongabeak,banku administrariak, ordura arte egunero egunero, beti gauzak egiten zituen, errito berberak errepikatu: beti bezala, beti bezala, beti bezala…krokodiloa           
 

Hirian, zapata kaxa indefinituen denan, bakar-bakarrik bizi zen, salgai zegoen. Ez zuen lagunik, bueno, bakarra: harakin bat. Baina besterik ez. Bulegoan lankideak zeuden, eta Elena, nerbioso-nerbioso jartzen zuen ile gorri kizkurdun hura. Kosta egiten zitzaion harengana hurbiltzea, hitzegitea, eta bere egonezina handitzen zihoan. Egoera nola konpondu? Bizkorregi sendagilearengana ("Goizeko hamaikak bost gutxietatik hamaikak eta hogeita bostera arte") joan, errezetatutako pilulak, supositorio eta pastilla eferbeszenteak hartu, eta kitto! Baina kitto?
krokodiloa_igartua.gif

Mariasun Landa doktoreak J.J-ren krokodilitis-a ez du botikekin bakarrik osatu. Bestelako indar bat funtsezkoa izan da gaitzaren efektuak gutxitzeko.

Egoera kafkiano batean, bakardadea umorez irudikatzen du idazleak, eta krokodiloa, bakardadeak sortzen duen itoaldia da, noiz edo noiz pertsonak garen heinean sentitu eta sentituko duguna. Sakratua da, krokodiloak Egipton diren bezala, eta,  mota askotako larritasunak daude,  krokodiloak bezala: crocodilus porosus,  crocodilus intermedius...

Estutasuna handitu eta txikitu, Joan eta etorri egiten da.

2002. urtean argitaratu zen liburua eta 2003. urtean,  Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen Mariasun Landak. Baina ez dut usté haur eta gazteentzako denik bakarrik, helduagoentzako ere bada. Irakurketa bat baino gehiago izan ditzake. Bakoitzak bere krokodiloa du.

 
lasmina Gorroño Elorriaga

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago