Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Ez naiz damu

DAMUTZEN EZ DIRENAK. Itxaso Araque Barriuso. Elkar, 2012.

li128    

Noan aitorpen batekin hastera:erreparoz hartu nuen liburua . Batetik, azala,.Liburu bat aukeratzen irizpide garrantzitsua da niretzat, eta  esku artean dugun honena ez zait batere erakargarria egin, zorabio sentsazioa eragiten duten hizki difuminatuz hornituta.  Bestetik, egile ezezaguna: Itxaso Araque Barriuso. Baina tira, Agustin Zubikarai nobela laburren sariak liburu eta onak eman ditu eta aukera bat eman behar ba! Bada. ez naiz damutu "Damutzen ez direnak" aukeratu izanaz. Lantzean behin tokatzen da ezusteko atsegina ematen dizun liburuaren bat, eta hau horietako bat da.

Aspaldiko urteetan zineman oso erabilia den egitura aukeratu du Itxasok nobela hau eraikitzeko. Hiru hiri, hiru pertsonaia eta hiru istorio, zatika eta elkarrekin nahastuz kontatuak. Bizpahiru orriko dosi txikiak eskainiz garatzen du istorio bakoitza. Irakurlea berriz aisa konturatzen da non dagoen. Izan ere, narratzailearen ikuspuntua aldatu egiten da istorio bakoitzean. Ez dago nahasmenik. Dena dago argi, eta erraz egiten da aurrera.

Lehenengo istorioa Britainia Handian gertatzen da. Stu da protagonista. Banku garrantzitsu batean egiten du lan. Ibilbide oparoaz gozatzen ari da, zortzi urtetan bi aldiz igo dute mailaz, eta gorako bide horretan piramidearen erpinera iristea da bizitzen jarraitzeko duen motibazio bakarra. Izan ere, neskak utzi zuenetik, lorpenak lorpen, Sturen bizitza hutsik dago.

Europako beste hiri batean, Munichen, kokatzen da bigarren istorioa. Andrehas arkitektoa da. Kate handi baten hotela diseinatzeko enkargua egin diote. Bere bizitzako proiektua. Horretarako, ordea, bizi-bizirik dagoen plaza bat eraitsi behar dute. Arkitektura sozialagoa egin nahi zuen gaztetan Andrehasek, baina ardi otzan baten gisan erori da agintarien interesen menera. Eta hirugarren istorioko pertsonaia Naroa dugu. Kazetaria da bera, gehiegi maite ez duen mutil-lagun italiarrarekin bizi da. Mutil-lagunak eskaintzen dion bizi mailak lotzen du harreman hutsal horretan jarraitzera, elkarrekin ez ideologia ez maitasuna konpartitzen ez duten arren.

Garestia eta gogorra da koherente izatea, my friend! Bai Milanen, bai Munichen, bai Londresen ere. Sutsu defendatu izan duten idealei bizkar eman izanagatik krisian bizi diren edo krisia bizi duten pertsonen istorioak dira, hortaz, Itxasok dakarzkigunak. Ez da nobedadea. Esan daiteke gai topikoa dela literaturan. Alde horretatik ez du berrikuntzarik eskaintzen. Baina kasu honetan, Itxasok gai honetaz hitz egiteko aukeratu duen modua azpimarratuko nuke. Dinamikoa, freskoa, arina, baina aldi berean iradokizunez, hausnarketaz eta kritikaz betea. Aitortzen dut: ni ere ez naiz damu.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli