Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 Kriseiluaren argipean. Ipuin kontagarriak

Ipuin kontagarriak

Anxel  Fole “Kriseiluaren argipean” Itzul: J.Navascues Argitaletxea:Alberdania&Elkar

li65    

Anxel Fole Lugon jaio zen XX. mendearen hastapen urteetan eta galiziarra . izaki. galizieraz idazten zuen. trataera jakin bat emanez gainera. Galiziera sustatzeko nahiaren atzean hizkuntzaren diglosia-egoera salatzeko asmoa ezkutatzen da. Hala, lokalismoak, galiziera formalizatuaren formak: eta gaztelaniazko esaldiak ere erabiltzen ditu. Neronek euskaraz irakurri dut, baina itzultzaileak ere egin du bere ahalegina Anxel Foleren asmoa errespetatzeko; tarteka galizierazko hitz eta esamoldeak eransten ditu azpian oharra adierazita eta idazleak jatorrizkoan gaztelaniaz idatzitakoak halaxe islatu ditu itzultzaileak, harekiko leialtasuna adieraziz.

Idazle gisa deskriba dezakegu edo ipuin-ehiztari gisa, izan ere, bere obra gehienak ipuinekin harilkatzen dira. Kasu honetan ahozko tradiziotik jasotako ipuinak dira gehienak. inori inoiz entzundakoak. berak asmatutakoak tartekatzen baditu ere; izan ere, Folek nahimen hori ere bazuen, hots, ahozko tradizioa jasotzea, ipuin kontagarriak idatziz ematea. eta Lugoko taberna bateko txoko batean jarri zuen luma dantzan, han hasi zen, beraz, ehiza.

Galizian kokatzen dira ipuinok. Lugoko lurralde paradisuzko batean. Halaxe aurkezten ditu. behinik behin, Folek; zenbaitetan Joanez artzaina ere irudikatu izan dut neronek garo artean. Dirudienez, gerrak harrapatuta ez zuen erbestera egin eta lurralde baketsu eta bakarti hartan gorde zen Fole, eta. itxuraz, ez zuen damurik izan, aitzitik, paradisua topatu zuen etxeko atarian.

XX. mendearen erdialdera idatzitako ipuinak dira. gerraondoan, tiro hotsak isildu eta artean armei kea zeriela. Beldurrezkoak batzuk, umorezkoak beste batzuk. eta intriga iradokitzen dutenik ere bai. Sutondoan eseri eta kriseiluaren argipean entzuteko modukoak, baldin eta ohitura zahar horrek tximiniatik alde egin ez badu, bestenaz; liburua hartu eta norberak nahi duen lekuan irakurtzeko modukoak.

Ziurrenera, idazleak lehenengoa aukeratuko luke gaur ere, orduan behintzat hala gomendatzen zuen; horretarako idatzia dela dirudi “Caureleko lurraldea” izeneko sarrerak. Ehiztariak mendira abiatu dira baina elurrak ehizaldia atzeratu du eta mendiko etxolan eseri dira denak, su handia egin dute eta ipuinak kontatzen hasi dira, leihoetan elur maluta handiak kateatzen diren bitartean; kanpoan hotz da eta otsoen uluak entzuten dira.

Sarrera egin ostean datoz 14 ipuinak, laburrak gehienak. Garai hartako kontuak dira mintzagai, orduko sinesmenak, ehizaldiak eta festaondoko ajeak. Sorginak eta apaizak ere ez dira falta eta heriotza misteriotsuak ere ez. Hala ere, idazlearen asmoa errealitatea islatzea zen, sorginkeria eta magiaren inguruan batzen den guztia ez baita sorginkeria hutsa. errealitatearen hazia, fede eta sinesmenaren hazia baita sorginkeria. “Hilkutxa” eta “Altxorra” izeneko ipuinak azpimarratu ditut nik mardulen. Lehenengoan, Troiako zaldiarena gogora ekarriz, lapurreta eta eraso saiakera bat da kontatzen dena, hilkutxa batean ezkutatuta dago erasotzailea, zaldiak, baina, kasu honetan ez du arrakastarik ukanen.

“Altxorra” da liburuko azken ipuina eta luzeena, dorretxe batean ezkutatutako altxorra da jomuga, eta, jakina, haren atzetik, kristo guztia. Ipuinean bertan argi adierazten den bezala, ordea, altxorra araoak jota dago eta kutxa irekitzen duenak zoritxarra baino ez du pilatuko patriketan.

Iker Zaldua

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago