Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
ZER DA, BA, MAITASUNA? 

MEABE, Miren Agur. Elkarlanean, Donostia 2008.

li61  

Freskotasuna ekarri du Miren Agur Meabek liburu, poesia liburu, maitasun kronika, eguneroko, gutunnahi, bakarrizketa-elkarrizketa ... edo edozein modutan, zein jenerotan egokituko nukeen edo nola definitu ez dakidan irakurketa oso atsegin honekin.

Gaia, maitasuna (beti gai berri) edo maitasuna bizi eta definitzeko intentzioa, hitzetatikharantzago, edozeinek egunerokoa, eguneroko gauzetan maitasuna biziarazteko ahalegina eta erraz eta goxo. Eta gaia (beti gai zahar) eramateko eran, gaurkotasuna, pertsonai, gertakari eta esateko moduetan. Gogoetarako gai eternoa. Sarri -sarri egiten digun galderan: zer da ba, maitasuna? Norberak erantzuteko aukera paregabea eskaintzen digu.

Etxekoa hizkuntza, behin irakurri eta ulertzekoa. Batek baino gehiagok, nerabe edo helduk, esan nahiko lituzkeen berbak paperean islatuta topatuko ditu, narrazio nahiz poemetan. Erritmoan oreka bat igartzen da, horretan laguntzen du narrazio testu guztiak, hala nola poemak luzera antzekoa izateak eta egitura berdintsua. Poesian irudien gardentasuna da nabarmena.

Esango nuke berritzailea dela Miren Agur estiloan eta liburua aurkezteko forman.

Alde batetik narrazioa eta poesia tartekatzearekin eta idatz molde ezberdinak bilduz, kontakizun bakar eta bildu bat eratu du, istorio bat jenero ezberdinez baliatuz. Atalka-atalka beti aurrena datorren narrazio testuak bideratzen du eta errazten poemaren irakurketa. Gainera, alfabeto aren segidak irakurlea irakurketarako espazio eta denbora jakin baten aurrean jartzen du.

Beste al de batetik, liburua irakurtzeko proposatzen duen jolasa ere berritzailea da. Nondik hasi, atzekoz aurrera, aurretik atzera, erabaki beharra dago eta bi aldeetatik irakurri beharra ezinbestean, edo tartekatuta edo batera antzean, baina beti bi aldeetatik.

Ondo etorria, berriz ere, poesia, samurtasuna eta maitasuna letra formetara. Nire iloba Garikoitz, hamabosturtekoari oparitu diot ale bat eta nik neuk, berriz irakurriko dut atsegin handiz etxerako ekarri dudana.

Karmele Igartua

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli