Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Xahmaran
ARRETXE, Jon. Erein, 2009
luma50  

Xahmaran: Erdialdeko Asiako bi buruko izaki mitologikoa; erdi ema kumea erdi sugea . Irudi honek jakituria  eta emankortasuna adierazi nahi du  eta leienda asko dago honen inguruan. Emakume kurdoen artean oso estimatua da eta ohikoa da haien logeletan ikustea .

Izenburu hori jarri dio Jon Arretxe (Basauri 1963) idazle bizkaitarrak bere azken eleberriari. Bere uzta emankorraren azken lana eta Erein argitaletxearen uzta gorriko bildumaren  lehen lana. Horra hor paradoxa!

Nobela beltza eta bidaia liburua uztartzen ditu lan honek eta Arretxek egin ohi duen moduan istorioa idazteko bertaratu egin da. Bere ustetan, han egonda, nobela kontatzen den toki berean egonda, lana erraztu egiten baita .  Estanbulgo bazarrera sartu eta ideiak arrapaladan datozkio idazleari.

Istanbul eta Munich hasiera baten inongo harremanik ez duten bi hiriburu izan daitezke baina liburua esku artean hartu eta eleberrian aurrera egin ahala familia kurdu bati esker bi herrialdeak elkargana hurbilduz joango dira.

Pertsonaia nagusiak familia kurdu bateko kideak dira. Eta familia kurdu askoren antzera behartsuak eta alde guztietatik kolpeak jasan behar izan dituztenak.  Kurdu etorkin asko dago hortik zehar barreiatuta eta honen adibide argia Alemania da: miloi bat kurdu dago bertan.

Korapiloz betetako matazaren antzera pixkanaka desegin beharreko istorioa ekarri du Jon Arretxek bere azken eleberrira. Amaren zoriontasuna besterik nahi ez duen Kawa sikarioaren istorioa kontatzen du alde batetik. Hauek Istanbulen bizi dira eta etxera dirua ekartzeko, jendea akabatzea da protagonistaren bide bakarra. Ama gurpildun aulkian dauka eta Kurdistanera begira bizi da gau eta egun.  “Ez ahaztu nongoak garen, gure sustraietara bueltatu behar dugu eta ez dut hil nahi Ararat mendia ikusi gabe”.

Familairen beste zatia Alemanian dauka Kawak: anaia eta arreba Munichen bizi dira bertara ogibide bila joanak, kurdu askoren antzera.

Istorio honen bidez Arretxek ez zuen Kurdistango egoera salatzea helburu, baina ezinbestean bertako errealitatearen berri ematen saiatzen da. Etorkin kurdua izateagatik jasan behar duten egoera gogorrak ikaratuta utziko du irakurlea.

Nobela beltza izanda ohikoak diren gertaerak opatuko ditugu Xahmaran-en irakurketan: hilketak, istorio misteriotsuak....

Hasiera indartsua eta ustekabeko amaiera harrigarria duen bidai-nobela-beltza.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago