AAAA
EUSKAL IDAZLEEZ
AAAA"IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik"         IONE GOROSTARTZU…Zintzilikaturik Liburua ...
Gehiago irakurri
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª
EUSKAL IDAZLEEZ
APAOLAZA ESTENSORO, Juan Mª "Angel Lertxundiarekin solasean" L.Luma berrien eleak. 32-35or. Gauza bat sinesgarria egiteko irakurleari, zeuri egin ...
Gehiago irakurri
ARRIETA,Ane
EUSKAL IDAZLEEZ
Unai Baztarrika Ingeniaria eta idazlea Unai Baztarrika beasaindarrak Blas de Otero-Villa dc Bilbao lehiaketa irabazi du, 'Arrakalak' izeneko poesia ...
Gehiago irakurri
AZKARATE TORNER, Gorka
EUSKAL IDAZLEEZ
AZKARATE TORNER. Gorka "Harkaitz Canorekin solasean". L.Luma berrien eleak 2007 27-34 or. Euskal literaturaren gailurrera hurbiltzen goiztiarra. ...
Gehiago irakurri
BALERDI,Iban eta ZUBELDIA,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
Norbera batxilergoa egin duen lekukoa da, eta ni, alde horretatik donostiarra naiz. Ama Castejongoa da. Oso gazte izan zen ama. Sei anaiarreba gara, ...
Gehiago irakurri
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
GEREKA, Axun-IGARTUA,Karmele "Gorrotoa lege" Jon Etxaide Itharte 1920an munduratu zen Donostian. Idaztea maite zuen “bihotzaren ...
Gehiago irakurri
GOMEZ SARASOLA, Itziar
EUSKAL IDAZLEEZ
GOMEZ SARASOLA, Itziar " Solasean Karmele Igartuarekin" Luma berrien eleak 2011, 9. Zenb. 32-33 or. Karmelek hitz egiten du eskuekin, hitz egiten du ...
Gehiago irakurri
IBARRALDEKO HITZA
EUSKAL IDAZLEEZ
IBARRALDEKO HITZA " Solasean Ione Gorostartzurekin" , 2012-01-16   Ione Gorostartzu   --Elkarrizketa: Ibarraldeko ...
Gehiago irakurri
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn
EUSKAL IDAZLEEZ
IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn IBILALDI LITERARIOA ARRASATEn     Bergarako Idazle Eskolara aurten lehendabiziko aldiz ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele "Irakurketa Txostena:Paulo Iztueta Orixeren inguruan" PAULO IZTUETAK EMANDAKO HITZALDIAREN HEZURDURA ETA BIBLIOGRAFIA IDAZKETA ...
Gehiago irakurri
IGARTUA BENGOA,Karmele
EUSKAL IDAZLEEZ
IGARTUA BENGOA,Karmele"Irakurketa-Txostena: Mariasun Landa". Mariasun Landa da, gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat Euskal Herrian; ...
Gehiago irakurri
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane
EUSKAL IDAZLEEZ
LEGARRETA ETXEZARRETA,Maitane "Idaztearen gozamenean lagun" GAZTEZULO. Literatura Erreportajeak eta Elkarrizketak 123. Zenb. 2011 .Udazkenean ekiten ...
Gehiago irakurri
LUKI,Miriam
EUSKAL IDAZLEEZ
LUKI,Miriam"Gorka Azkaratekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2011ko irailaren 22a osteguna, 6 or. Gorka Azkarate Urretxun jaio zen ...
Gehiago irakurri
MAIA URROZ, Ainara
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA URROZ, Ainara " Itxaro Bordarekin solasean" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 29-35 or.Bere esperientzia kontatzeko irrikitan, Itxaro Bordaren ...
Gehiago irakurri
MAIA, A.-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA, A.-ZUBELDIA,L. "Irakurketa-Txostena: Itxaro Borda.Bestaldean"  Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Biografia laburra"Itxaro Borda, Baionan jaio zen 1959an. Gaur egun ere bertan bizi da baina artean, Oragarre, Paue, Paris eta ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
MAIA.A-ZUBELDIA,L. "Esteka intereskarriak" www.armiarma.com/idazleak/borda/index.html : Bertan, Itxaro Bordaren biografia laburra, argitaratutako ...
Gehiago irakurri
MAIA.A-ZUBELDIA,L.
EUSKAL IDAZLEEZ
Joanes Balantsun osagarri handiko artzaina zen. Maiatz hondarretan, astoaren kalixtroak mukuru beterik, bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, ...
Gehiago irakurri
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano
EUSKAL IDAZLEEZ
MARTIN Isabel, IÑARRI Maddi, DE MATA, Adriano" Miren Agur Meaberekin solasean"  Luma berrien eleak Zenb: 10, 2012, 30-32 or.Hizkuntza ...
Gehiago irakurri
MIRIAM,Luki
EUSKAL IDAZLEEZ
MIRIAM, Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean" GOIERRIKO HITZA 2012-04-18, 6 or.Amaia Artolazabalek (Zumarraga, 1981) irabazi du Urretxu-Zumarragako ...
Gehiago irakurri
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, ...
EUSKAL IDAZLEEZ
OTHER WORDS : Ekaitz Goienetxea eta Joseba Peña, hizkuntza txikietako sorkuntza-egonaldietan. GAUR8 2017ko apirilaren 29a | XI. urtea • ...
Gehiago irakurri
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia
EUSKAL IDAZLEEZ
PORTUGAL GONZALEZ, Amaia "Ibilaldia Orixeren barne muinetan ".Tolosatik gertu bezain urrun, Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orexa. Baina handia ...
Gehiago irakurri
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa
EUSKAL IDAZLEEZ
UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa "Sarrionandiaren beste sormen-lanak".Idazle ez ezik, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago ...
Gehiago irakurri
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
EUSKAL IDAZLEEZ
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe "Ainara Maiarekin solasean ". Margotzea, kantatzea, antzeztea eta oro har, lotsati ez izaten laguntzen ...
Gehiago irakurri
YOSEBA,FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA
EUSKAL IDAZLEEZ
YOSEBA, FERNANDO ROJO ETA IBAN AUZOKOA"Kirmen Uribekin solasean"Luma berrien eleak 8 Zenb. 33-36 or. Hurrengo nobela idazten ari ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA, Iker "Julen Gabiriarekin solasean" L.Luma berrien eleak 2. zenb. 29-35or. Lasai, patxadan, pentsaturiko hitz bakoitzari, ...
Gehiago irakurri
ZALDUA, Iker
EUSKAL IDAZLEEZ
ZALDUA , Iker " Oier Guillanekin solasean" L.Luma berrrien eleak 3. zenb. 2005 34-40 or. Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen ...
Gehiago irakurri
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire
EUSKAL IDAZLEEZ
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Solasean Joan Mari Irigoiekin"Mugalari GARA, 2010-12-30,  54-55or.Lau urte, egunean 14 orduko idazketa intentsua, ...
Gehiago irakurri

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

Solasean Mikelazulon

guillan1.gif 
Mikelazulo ireki berria zuen Oierrek. Sartzean irakurtzen topatu genuen. Hitzak dira bere mundua, hitzak sortu eta hitzak taularatu. Mingainetik ere, erraz justen zaizkio hitzak, solaskide atsegina eta interesgarria da bera, eta lekua erosoa. Piano baten soinuaz hasi genuen elkarrizketa amaitzean ere, pianoak jotzen jarraitzen zuen Mikelazulon.


Iker Zaldua

----------------------------------------------------- 

Nola sartu zinen Literaturaren mundura?
Beno, ba ez dakit, egia esan ez dakit zer ote den literaturaren mundu hori.
Irakurketa bidez...
Bai, nik egia esan, txikitatik, haur nintzenetik nuen bai irakurtzeko eta bai idazteko zaletasuna.Egia esan txikitan ez da oso ohikoa izaten, baino gusturago nengoen liburu artean, futbolean edo bestelakoetan baino, eta txikitan jada, nire pertsonaiak sortzen nituen, irudimen handiko haurra nintzela esan daiteke. Baina, benetan orain hamar urte sortu genuen halako literatur talde bat, jende gazteen artean Oreretan, Momodijidopoak deitzen zena. Hasi ginen fanzine bat kaleratzen jende askok egiten duen moduan, eta halako batean, Mikelazulo ireki zutela jakin genuen, eta bertara gerturatu ginen gure Fanzina saltzeko asmotan. Baietza jaso genuen eta lehen errezitaldia egitera animatu gintuzten. Hori izan zen gure lehenengo agerpen publikoa, eta, egia esan, garai hartan gehienok 18-20 urte inguru genituen eta asko animatu gintuzten, eta esan, daiteke, bultzadatxo horren bitartez ,  hamar urtez jarraitu dugula.
Eta zer eman dizu Literaturak?
Ño, bigarren galdera izateko oso sakona e? Gauza asko, agian bi arlotan banatuko nuke literaturak eman didana, batetik, liburuekiko gozamena, norberaren burua,  nire burua ezagutzeko modu bat eta osatzeko modu bat eta egunerokotasuna: egunez eguneko jardunean gelditzeko aukera txiki bat, sentimenduak oroitzeko aukera txiki bat; eta kanpora begira, bada, batez ere, literaturara loturik, jende asko ezagutzeko aukera, zuzeneko emanaldiak zer diren ikasteko aukera. Egia esan, ni antzerkiaren saltsan ibili izan banaiz, poesiaren eskutik izan da.
Beraz poesiaren mundutik sartu zinen antzerkiaren mundura...
Urte luzez, gure gidoiak antzerki gidoiak izan ziren,  poesian. Hasi ginen, Momodijidopoak-ekin poesia errezitaldi xumeak egiten, pixkanaka esperimentatzen, jende berria ezagutzen hasi ginen, Mikelazulon ibiltzen zen jendea ezagutzen, ba, pintoreak, musikariak. Giro horretan oso erraza suertatzen zen gauza berriak probatzea eta horri ekin genion, eta azkenean bukatu genuen, beno,  nik behintzat, izan ere, taldea desegin egin zen, ba antzerkiak egiten. Eta oraintxe bertan ere askotan edo gehienetan, antzerkia egiten dudanean,  literaturaren eskutik izaten da. Neurri handi batean poema gidoia izaten da, eta poemak ez badira, poetikotasuna ziur.
Beno, hauek zerbait esango dizute, Begi bien sujauziaBeste bat apalerako
eta Bixotz tam!padak, zer esaten dizu bakoitzak?
Beno, Begi bien sujauzia oso liburu xumea izan zen,  abentura txiki bat izan zen,  oraindik ez zeuden,  gaur egun eskura dauden medio teknikoak, ia ia artisau liburu bat izan zen.
Noizkoa da ?
98koa uste dut, eta beno bi lagunen artean gehi Mikelazuloren artean egindako lan berezi bat da. Oso gazteak ginen eta oso heldugabea zela esan daiteke, baina, oso oroitzapen polita gordetzen dut, oso gauza... ezin zaio ia ia liburua deitu ere, gehiago da luxuzko fanzine bat, garai hartan nuen ilusioaren isla.
Beste bat apalerako...
Beste bat apalerako, ba, hemen bai,  hemen esan daiteke,  jada jauzi bat egon zela. Liburu horren argitalpenak etapa berri bat ireki zuen Mikelazulok poesiaren inguruan. Lan talde berri bat sortu zen liburuaren inguruan eta jende asko ezagutu genuen, gauza askoren abiapuntua izan zen, orduan oroitzapen polita gordetzen dugu, askoz hobeto egin zitekeen beti bezala, baina... arreta eman genion,  intuitzen genuen, horrelako ekimen bat izan zitekeela abiapuntu bat, ez helburu bat,  ez da dinamika baten ondorioa, hasiera baizik, orduan ba...
Hastapen puntu bat
Hori da, bere funtzioa izan zuen, batez ere jendea elkartzea. Nire ustez liburu horri zentzu asko eman diote, gerora lau-bost urtez egin diren gauza guztiek, ze gauza asko egin dira eta neurri batean “Beste bat apalerako” izan zen guzti hori bultzatu zuena.
guillan2.gif 
 
Azkenik, Bixotz Tam!padak
Bada, Bixotz Tam!padak talde lanean egindako liburua da, nahiz eta testuak nik idatzi nituen; dinamika baten ondorioa da,  berez Senegalen egin genuen projektu baten emaitza, zeren eta emaitza gehiago egon ziren erakusketa moduan edo ikuskizun. moduan, eta oso oroitzapen polita gordetzen dut,  baina egia esan liburuaz baino gehiago,  projektuaz.15 pertsona joan ginen Senegalera, ikuskizun batekin, gauza asko bizitu genituen eta oraindik mantentzen dugu harremana han ezaguturiko jendearekin.
Senegaleko bidaiaren ondorio hutsa alda?
Ez, ez, ez, bueltan, bueltan, guztiz bueltan. Bagenekien Senegalera joatea esperientzia iturri garrantzitsua izango zela, ikuskizun batekin joan, modu autogestionatuan, hamabost pertsonekin, eta hala izan zen; eta gerora, bizi izan genuen hura kaleratu nahi izan genuen: han bildutako material guztia,  argazki, marrazki, poema... Material guztia bildu eta kaleratu. Esan daiteke, liburu horretan, nik idatzitako testuetan hamabost pertsonen sentimenduak daudela. Garbi dago halako lan bat,  talde lana dela, nahiz eta batek idatzi , hor dauden sentimenduek islatzen dute momentu hori posible egin zuten guztien sentimenduak nolakoak izan ziren.
   
 “liburu horretan, nik idatzitako testuetan , hamabost pertsonen sentimenduak daude”  
   

Hau da, denon arteko bizipenak,  plazaratzea, ala?
Bai, azken finean, Mikelazuloren inguruan projektu bati lotutako liburuak egon dira. Projektu hori ez da inoiz pertsona baten kontua izan,  bai Kili-mamuak, bai Ekuadorrekoa eta bai aipatu ditu horiek, azken finean,  mugimendu baten adierazle dira,  eta beno,  batzuk dugu gaitasuna, zaletasuna, bizitakoa hitzen bidez adierazteko, beste batzuk kuadro bidez eta kasu honetan,  bada, liburu horren bidez.
Poesia jorratu duzu, iritzi artikuluak ere bai,  elkarrizketak, erreportaiak, zein genero atsegin duzu gehien?
Errepikatu mesedez?
Alegia idazterako garaian zein genero duzun gustokoen.
Inongo zalantzarik gabe poesia, pertsonalena delako eta azken finean bizitako esperientzia bitala oso modu zuzenean isladatzen duelako. Agian ez da besteak baino gehiago,  niretzat elkarren osagarriak dira. Poesia emanaldi bat egitea eta antzerki emanaldi bat egitea osagarri diren moduan, poesia eta kazetaritza ere halaxe dira.
Bata ofizio eta bestea afizio?
Ez zeren eta nik, kazetari moduan, ere beti saiatu naiz parte hartzen interesatzen zaizkidan gaien inguruan, bai herri komunikabideetan, bai komunikabide handiagoetan. Egia esan karrera bukatu nuenean, oso erreta bukatu nuen eta ez nuen kazetaritzaz ezer jakin nahi, behintzat lanbide gisa. Orain, jada, pixka bat karrera atzean gelditu da eta…eta beno, kazetaritza gogoko dut baina, somatzen da kazetariak noiz sentitzen duen idazten duena, nahiz eta sasi objetiboki izan,  ez baita inoiz era objektibo batean idazten, baina somatzen da kazetariak noiz duen interesa. Horregatik gustatzen zait, posible dudan neurrian behintzat,  gustoko dudan gaien inguruan lan egitea. Gainera kazetaritzak ate asko irekitzen ditu,  jende asko ezagutzeko aukera ematen du, pertsona askoren lanean sakontzeko aukera ematen du, eta beno, idazteko beste modu bat da.
guillan3.gif
Eta irakurtzeko zein nahiago?
Bada,  egia esan,  txikitatik, beti irakurle amorratua naiz; ari naiz irakurtzen, eta normalean, beti ari naiz irakurtzen poesia liburu bat, saiakera bat, eta eleberri edo narrazio liburu bat; egia esan, beti ditut hiru liburu inguru mahai gainean. Eta ditudan une guztietan, egongo nintzateke irakurtzen, Mikelazulon askotan egoten naiz irakurtzen, autobusean, eta egia esan , genero aldetik denetik, beste gauza bat da, gai aldetik. Gai aldetik, beti dituzu momentuak eta beno, etapak bizitzako ez,  interesen araberako etapak. Baina genero aldetik behintzat, narrazioarekin ez daukat arazorik, saiakera aldetik ez daukat arazorik,  poesia aldetik zer esanik ez.
Beno, sari batzuk ere irabazi dituzu.
Bai, Kar, kar, kar, kar... txiki batzuk bai, baina besterik gabe.
Beno, ea ondo esaten dudan, Ñani Mishakunchik esaten badizut, zer erantzungo zenidake?
Ba... Amen, kar, kar, kar, baina zer esaten duzu,  izenburu bezala edo esamolde bezala?
Izenburu bezala, izenburu hori agian esamolde bat izango da, baina printzipioz izenburu bezala.
Bada, izenburu moduan da, Mikelazulok argitaratu duen azken liburua eta ez dakit lortu dugun ondo islatzea projektu horrek suposatu duen guztia, baina nolabait esateko, orain arte egin ditugun gauzen artean esperientziarik sakonena izan da guretzat. Gauza asko egin ditugu, ezin da konparatu ez, baina Ekuadorrera egin genuen projektua oso gogorra izan zen, intensoa. Jadanik bi urte pasa dira, baina oraindik oso presente daukagu, gure egunerokotasunean. Egin ditugun gauzen artean, erreferentzi garrantzitsua izan da. Ñani Mishakunchiken inguruan, izugarrizko material mordoa eta gauza mordoa genuen aukeratzeko eta ez dakit lortu ote dugun dena, modu orekatu batean kaleratzea. Liburuak baditu hizkuntza ez-berdinetan ipuinak, bada, hizkuntza indigenetan adibidez; hara eraman genuen ikuskizunaren gidoia; eguneroko moduko bat, egun bakoitzeko kronikekin eta poema, argazki, eta ikuskizunekin; hango indigenen mugimenduetako kideek idatzitako gutunak, Euskal Herriari zuzendutakoak, Mikelazulori...; artikuluak, bi urte hauetan zehar, komunikabide ezberdinetan kaleratu ditugun artikuluak batzuk,  argitaratu gabeak beste batzuk; elkarrizketak... Bada, nolabait esateko,  zergatik izan zen hain intensoa? Ez dakit, agian sormena baliatu genuen zubi gisa, bada, kultura lekukotasunaren ildotik, hango indigenekin harremanetan jartzeko baina sormena ez zen kulturara mugatu, arlo sozialera, arlo politikora ere zabaldu zen sormen hori. Orduan izan zen sentitzea, sormena bizitzari adaptatua, nolabait esateko, eta beno, azken finean eraman genuen ikuskizunaren bidez, horma asko erori ziren, oso zaila zen, asko sufritu genuen indigenekin komunikatu ahal izateko,  baina bat-batean ikuskizuna egin eta gauzak aldatu egin ziren. Hamar urtez emanaldi asko egin ditugu Mikelazulon, eta baita kanpoan ere, baina agian hamar urte eta gero,  sentitu ginen lehenbiziko aldiz, biluzik publiko baten aurrean. Batez ere Pucahuaico Imbabura sumendiaren magalean. dagoen indigenen komunitate batean, hango nekazal talde baten aurrean egin genuen ikuskizuna, haiek ez zuten inoiz ikusi antzerki bat euren bizitzan,  ez behintzat antzerkia guk ulertzen dugun bezala, eta... hau zen komunitate bat oso gaztigatua izan zena paramilitarrengatik, asko asko sufritu zuena,  izugarri gogortua zeukaten aurpegia/ ba... euren lanbideagatik, eta baita ere, sufrimendu guztiagatik, eta bat-batean izan zen... Ez du zerikusirik hemengo publikoarekin,  hemengo publikoa ohituago dago, aspertu egiten da,  txalo egiten dizu ala ez, zaila da jadanik hemen, jendea harritzea. Baina han benetan sentitu ginen biluzik halako publiko baten aurrean eta asko sufritu genuen emanaldi horretan,  baina hala ere, izugarri betegarria izan zen, handik atera ginen, ni behintzat, bat-batean ulertu izan bagenu bezala egiten dugun guztiak zein zentzu daukan, zeren eta eguneroko bizitzan askotan pentsatzen duzu, zertarako egiten ditugu poesia emanaldiak? Zertarako egiten dugu poesia?, eta han bat batean ulertzea izan zen, emanaldia bukatu zen eta “kolokio” moduko bat egin genuen, eta beraien komunitate indigenaren aldeko dauden militanteak animatu ziren sentitu zituzten sentipenak azaltzera; asko kostatzen zitzaien, baina saiatu ziren azaltzen sentitu zutena. Hamairu ginen ikuskizunean eta beno, hamairuok negarrez bukatu genuen,  beraiekin hitz egiten, beraiek negarrez...
guillan4.gif 

"Hemengo publikoa ohituago dago, aspertu egiten da, txalo egiten dizu ala ez, zaila da jadanik hemen, jendea harritzea.Baina han benetan sentitu ginen biluzik halako publiko baten aurrean"

Eta beldurra? Antzeztu aurretik beldurra izango zenuten.
Beldurra ez, errespetua, beldurra ez,  errespetua, zer konta diezaiokezu hainbeste sufritu duen pertsona bati, barrikadak bere eskuekin altxatu dituen emakume indigena bati, ama alua eskopeta sartu eta bortxatu eta gero paramilitarrek hilda galdu duenari, zer konta diezaiokezu. Gainera guk gidoia sortu genuen munduko borondate onenarekin, baina ezin dugu eki ditu gure mendebaldeko izaera. Oso ironikoak eta oso kritikoak ginen, baina gure modura ulertzen den ironia eta kritika bat, beraz sentitzen ginen, nolabait esateko, tontoak beraien aurrean, eta horrek errespetua sortzen zigun.
 
 
Liburuari eutsiz berriro, gutunak sartu dituzue, Mikelazuloren barruan berrikuntza bat.
Bai, bi gutun sartu ditugu, oso balore sinboliko handikoak guretzat, Nidia Arrobo Rodasek idatziak dira, “Fundacion Pueblo Indio del Ecuado”reko emakume militante bat, izugarri markatu gintuen haren presentziak, oso borrokalaria, kristautasunari loturiko mugimendu bateko kide, Teologia de la Liberacioneko apaiz ezkertiar edo indigenen aldekoak, eta hauek gogor ari ziren lanean, eta Nidiak izugarrizko inteligentzia zuen. Ni desiatzen egoten nintzen politikaren inguruko galderak egitera, baina ez nintzen ausartzen, txiki txiki sentitzen ginen bere aurrean, eta asko markatu gintuen emakume hark. Amaieran olerki batzuk idatzi genizkion, oparitu genizkion, eskuz idatziak,  euskaraz eta itzuliak, gazteleraz, eta eskatu genion, Mikelazuloko kideei, etorri ez zirenei gutun bat idazteko, eta beste bat Euskal Herriari zuzendua,  azken hau itzuli eta berehala zenbait komunikabideetan argitaratu zen, bat edo beste, gainera,  euskarara itzulia, eta oso balore sinboliko handia dauka, zeren eta, orri batean, orri bakar batean adierazten du niretzat neurri ezin hobean han bizitu genuena. Oso modu zuzen eta argian hitz egiten du, bizipen guztiez.
Beno liburua alde batera utzi eta Mikelazulon sarturik, esadazu, zer da Mikelazulo?
Beno, lehenik eta behin leku goxo bat da, baina batez ere, elkargune hitza etortzen zait burura, elkargunea egunerokotasunean, besterik ez bada kafetxo bat hartzeko, izan ere, hori da galtzen ari garen ohitura, elkarrekin egon eta hitz egitearena besterik gabe, eta elkargune bat baita sormenerako ere, bidegurutze amankomun bihurtu da urtez urte Mikelazulo. Gero sormena dator gauzak suertatu daitezke edo ez, baina behintzat badakizu badagoela leku bat, non suertatu daiteken, eta hori asko da. Elkargune finko bat izateak, irekia, publikoari irekia, asko egin duela uste dut, jende askori asko lagundu diola.
guillan5.gif
 
Zaila da elkargune txiki hori eraikitzea, literatura elkargune txiki bat eraikitzea?
Beno, zaila gauza guztiak bezala, norberak egiten ditu zailak edo errazak, baina ez da literatura elkargune bat hala ere e!, hori azpimarratuko nuke, literaturak bai, urteetan zehar protagonismo handia izan du, baina adibideak jartzearren, esan erakusketak egon direla hamar urtez hilabetero, eta askok eta askok bere lehen erakusketa jarri dute, gainera normalean jende hasi berriarekin saiatu gara lan egiten, edo normalean bere lana erakusteko aukerarik ez duen jendearekin. Jende ezaguna ere pasa da hemendik, orduan... Beno, hori zen adibide bat, baina hasieran bai, Literaturak protagonismo handia izan zuen Momodijidopoak-ekin,  baina gero urte batzuetan zehar ez zuen hainbeste izan, antzerkiak izan zuen gehiago. Orain berriro Beste bat apalerako sortzearekin lan talde bat sortu zen eta gaur arte irauten du. Orduan ez dakit, guk beti sormen hitza aipatzen dugu Literatura edo beste edozein baino gehiago, eta zaila bada, neurri batean, batez ere, hasieran, ohitura bat sortu behar duzulako, eta lehen esan dugun bezala ohitura horiek galtzen ari gara, berez hain gauza  sinplea ematen du, komunikazioa, elkarrekin egotea, baina galtzen ari gara ohitura horiek. Ematen du betidanik egin dela ez, taldetan elkartu eta gauzak egin, baina egia esan, ez da hain erraza gaur egun, jendea ezagutu, jende horrekin konektatu eta gauzak aurrera ateratzea. Mikelak egin duena da baliabide batzuk sortu eta jendeari eskaini, zaila da hasiera batean, jendea oso mesfidatia bilakatu delako eta jendeak hasieran zalantzak dituelako, baina gero, jendeak Mikelaren asmoa ikusi duenean, nik uste dut jendeak berak egin duela Mikelazulo eta hori oso garrantzitsua da. Guk baieztatu duguna da, kalean ikaragarrizko gosea dagoela,  dela literaturan, artean, musikan, eta zuk urrats txiki bat ematen baduzu,  jendeak erantzun egiten du, gose hori hor dagoelako. Mikelazulo azkenean jendeak egin du, jende asko eta asko pasa da hemendik urteetan zehar, batzuk jarraitzen dute, beste batzuk ez,  eta jende berriak azaltzen jarraitzen du.
Emanaldiak ere antolatzen dituzue.
Bai, egia esan ez modu oso konsziente batean; esan nahi dut, jarraikortasunez antolatzen diren gauzak erakusketak dira eta herrien astea, hamargarren edizioa beteko duena hurrengo Azaroan, eta azken lau-bost urtetan poesiaren astea, baina berez, programazioa ez da existitzen: jendea agertzen da hona, proposamen batekin eta espazioaren arabera egitea posible bada, ba aurrera, gure mugak horma hauek dira, orduan ez dago jarraikortasun finkorik, jendeak nahi duenaren arabera irekitzen ditugu ateak eta hori izango litzateke programazioa, eta beno, gero gure ekoizpen propioko gauzak, ez ba, herrien astea/ eta horrelako gauzak.

Orduan emanaldi finko, zehatzik ez dago

Ez, muga norbera da, eta lokalaren itsura fisikoa ere bai, hormak hauek dira eta neurri batzuk ditu, hori da muga bakarra eta bestela jendearen esku, eta guk gure eskuan dagoen guztia egiten dugu jendea animatzeko. Horregatik asko jende berria da, zuk: aukera ematen diozu, eta jende hori ilusioz, beharrez eta gosez dago, orduan oso gauza ezberdinak egin dira, hitzaldietatik hasi eta moda desfile bat ere egin zen behin.
Zer da zailagoa idaztea ala idatzitako antzeztea?
Ez bata eta ez bestea, nik uste dut, sentitzen duzunean, gozatzen duzunean bakarrik ateratzen da dena. Batzuetan bai burua hausten dugu, ondo egin nahian, eta hobeto egin nahian, batzuetan gehiegi agian, gure hegal propioak mozteraino ere bai, baina zaila, sentitzen duzunean ez da zaila.
Duela gutxi 10 urte bete zenituzten, eta festa erraldoi bat edo antolatu zenuten ezta?
Berez hilabetez luzatu ziren hainbat ekitaldi izan ziren, Harkaitz Cano  Momodijidopoak, Yolanda Arrietaren literatur lantegia, gonbidatu dezente, esperimentuak egon ziren Letren kilimak antzeko hainbat ekitalditan., eta amaiera bezala, egin nahi izan genuen, nolabaiteko antzezpen berezi bat, hamar urte eta gero sentitzen genuen beharra hamar urte eta gero bizitu genuenaren balantze bat plazaratzea, ez genuen manifestu bat egin nahi, beraz ipuin bat asmatzea pentsatu genuen, pertsonaia bat, ipuin bat,  non pertsonaia horrek gogoetak egiten dituen, Mikelazuloren gogoetak, eta gero, gogoeta horiek taula gainera eraman genituen. Jende askok parte hartu zuen taula gainean,  eta egia esan,  oso zaila izaten da, hainbeste jende koordinatzea, baina oraingo honetan,  beste batzuetan baino askoz gusturago aritu ginen,  dela iluminazioa, gidoia,  jendeak prestatu zituen gauzak, oso berezia izan zen. Batez ere helburua zen, gogoetak konpartitzea, beti bezala modu sortzaile batean eta poesiaren neurrian.
Zer esango zenioke, oraintxe eskailera horiek jaitsi eta “parte hartu nahi dut,  zerbait egin nahi dut” esaten duen bati?
Zer eta noiz egin nahi duzu?. Egia esan oso gutxitan gertatzen da, norbait gerturatzea, oraindik gu gara, zerbait egin nahiez dabilela intuitzen dugun jendearengana hurbiltzen garenak, batez ere jende hasi berriekin. Baina beno, tarteka izan ditugu sorpresak, jende gaztea hurbildu eta inor ezagutu gabe galdetu duena, oso gutxitan gertatzen da,  baina gertatzen denean “flipatu” egiten dugu,  izugarrizko energia ematen digu horrek,  zeren eta guk gozatzen dugu jendea detektatu eta animatzen,  baino jendea guregana gerturatzen denean, energia asko, indar asko ematen digu horrek,  eta nahiko kontagiosoa da hori, norbait berria agertzen den bakoitzean, zerbait egin nahi duela esanez, ba... Gozada bat da!.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli