Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

valois_14.gif

 

 
Eguneroko 
                        Pasadizoa
Etxeko terrazan dabil ZZZZZZZ soinuari
erreparatu dionean. Maindireak alde batera
utzita, bere begiak saiatu dira soinuaren jatorria
agerian uzten; orduantxe, amaraunarekin
topo egin du, horra hor, soinuaren sorburua.

Hortxe daude, biak, sarean: armiarma eta eulia.
Biak eme, biak beltz, biak intsektu; natura
bereko arimak, kate bereko aleak. Bat hegalaria,
bestea ez.

Eta borrokan ari dira, maila desberdineko
borroka izan arren; armiarmak egoera horren
kontrola mantentzen duen bitartean, eulia irauteko
borrokan dabil, sutsu, baina alferrik, dagoeneko
galtzailearen bidea hartu du eta.

Bista saretik aldenduz, lanari ekin dio berriro;
segundo batzuetako kontua baino ez, eta
isiltasuna, ez dago ezer: bere begiek ez dute
lortuko bikote beltzaren arrastorik bilatzea.

Desorekak ez du utzi borrokaren zantzurik,
anonimotasun galduan, begi pare baten testigantzarako.
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli