• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
Maia
Maia Urroz,Ainara

Ainara Maia Urroz 1976ko ekainaren 6an Irunen sortua...

…igandea zen, udaberria. Enara airos baten moduan sortu nintzen mundura. Ainara bat zerura. Igande distiratsu batean udaren iragarle fina.

Eta bizitzan barna nabil geroztik, enara bakar batek zergatik bada ez dakarren uda asmatu nahian.

Euskal filologian lizentziaduna naiz, baina bokazioz idazlea… beti ari naiz idazten!

Ene sentimenduak poesiaren bidez adieraztea gustuko dut, kantu leun baten gisa. Arrosa baten arantzak ziztatuz gero, barruraino sartzen zait eta nolabait ere kanporatu behar dut… edozein hizkuntzatan, baina batez ere euskaraz… idazle izan nahi dut, baina poeta naiz!

Maite dut ene ametsetan hegan egitea, ene sentimenduak poesiaren bidez antzeztea eta pentsamenduaren bidez urrutiko munduetara joanez galtzea… inor inoiz egon ez den toki zoragarri horietara joatea gustuko dut, eta ez dago liburuetan sartzea besterik modu onean bidaiatzeko.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago