Igandean motxila utzi nuen herriko autobus geltokian ahaztuta, eta problemaz mukuru beteta; motxila barruan, biharamuneko azterketarako tresneria: nortasun agiria, betaurrekoak, erlojua, boligrafoa, kalkulagailua, pendrivea… Bilbora iristean ohartu nintzen haren faltaz; etxekoei dei bat eta, geltokira bela bete haizerekin joan ziren arren, ez zuten aurkitu; baten batek lekuz aldatu zuen...