Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…