Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mila_eta_bat1.gif  
 
MILA ETA BAT 
Mila eta bat eguneko istorioak. Istorioak kontatu baino, zuri, irakurleari eskatzen dizu istorio hauek asmatzea. Eta asmatzea baino, sentitzea. Egilea gidaria baino ez da izango. Ez dakigu nor den, berak halaxe nahi duelako, baina bigarren pertsona baliatuko du zugana hurbildu nahian. Areago, barnean duzun sentsibilitatea loratu nahian hainbat zein den bere asmoa:
 
«Lore bat —hartu— eta hostoz hosto — erantzi— eta harek zu ere —amets— eta harek zu ere —erantzi eta hostoz hosto — hartu— lore bat…». (Sarrionandia).

Argumentua Barneko Psikomotrizitate Eskola batean kokatzen da eta, lehen esan dudan moduan, sentimenduak jorratzen dira batez ere. Baina, horretaz gain, azpimarratu nahi nituzke liburuaren ezaugarri nagusietariko bi: batetik, edozein garaitan koka dezakegun liburua dugula gure esku artean eta bestetik, egilearen objektibotasuna:
«...y, en la disparidad intrepretativa, que no en la descriptiva, surge la intencionalidad...». (Pierre Lancre).

Egileak (Eskolako irakaslea) gidatuko dizkizu ariketak. Bakoitzean, pertsonaia baten gonetan sartu behar zara, gezurrak sentitu barik ariketa gaindituko baduzu. Eta, ariketa bakoitzak 24 ordu badirau ere, kontuan hartu behar duzu, errealitatean, askok euren bizitza osoan
besterik ez dutela.

Beno, laburtzearren eta liburua erosten anima zaitezen proposatzen diren lau ariketaz baino ez dut jardungo.

1. ariketa: jipoitua

Honek gizon-laguna du, baina ez dirurik, ez lanik (Erregistro zibilean: bere sexua), ez sindikatzeko eskubiderik, ez nora/ norengana jotzeko modurik eta janariaren truke edozer pairatzera heldu da. Gizon-lagunak, berriz, lana du, etxea, eskubideak eta, etxera lansaria eramaten duenez, etxeko patroi du emakumeak. Horrekin guztiarekin ere, koldarra da, eta potroetan sexurako hazia baino ez duenez, bere koldarkeria emakumearen gainean hustu behar du, ostiaka.

Ariketa ez da erreza, baten bat izan behar duzulako ondoan ostiatzeko prest. Horren aurrean, zuk zeuk jipoi dezakezu zeure burua. Lasai, gure gizartean gogorragoak entzun dira.

Ondo jipoituta eta gorputza minduta duzula larrua jotzeko.

2. ariketa: torturatua

Pertsonaia honek aurreko ariketan azalduriko ezaugarriak izango ditu. Eta torturen artean tortura psikologikoa aukeratzea gomendatzen dizut; batetik, ankerrena delako eta bestetik, inork ikusi ezin duelako. Dena den, inor konturatzen bada, zu lasai, ez da ezer gertatuko.

Pertsonaia honen gonetan sartzeko gutxietsi, iraindu, kakaztu behar duzu zeure burua, hogeita lau ordu jarraian, ahalik eta irain krudelenak erabiliz. Ezer bururatzen ez bazaizu, hemen dituzu adjektibo batzuk: emagaldua, putakumea, urdanga, gangarra, garbitzeko baino ez duzu balio,traketsa halakoa, zurea duzun itxura, zu baino inutilagorik, baldarra... Eta sentitu esaten duzuna, pentsatu hori baino ez zarela.

Nekatzen bazara, ez kezkatu, gogoratu Afrika, Hegoamerika, Asia eta beste herrialde batzuetako emeak, euren egoera, bizimodua, janzkera, etorkizuna eta jarraitu gogor hutsaren hurrengo sentitu arte.

3. ariketa: bortxatua

Bortxaketa, zakilaz zein makilaz. Ariketa honetan makila erabili behar izango duzu, iltzez betea bada hobe (badakizu zer egin behar duzun). Pertsonaia edozein eme izan liteke eta sentimendu higuingarrienak ezinbestekoak dira, besteak beste: zikin, lohi, likits, lizun nazkagarri, higuingarri sentitu behar duzu zeure burua, jakinik ez duzula ezer egin. Ariketa hau ere ez da erraza, ze bortxaketa jasandakoan zuri leporatuko dizute errua, badakizu emea zara eta batzuek arazoak omen dituzte euren grinak kontrolatzeko edo baliteke bortxaketak berak euren nortsuna sendotzea.

4. ariketa: hila

Baliteke ariketa zailena izatea, hil ostean ez duzulako aukerarik izango, dena amaituko zaizu segundo baten. Heriotzari egin behar diozu aurre eta bakarrik egoteari, ze maite zintuenak hil egin nahi zaitu. Zuk badakizu, baina ezin diozu inori ezer esan inork sinetsiko ez dizulako. Gutxien espero duzunean hurbilduko zaizu, labana aterako du eta zure gorputza zulatzeari ekingo dio. Orduan, azken arnasa hartu baino lehen pentsatu, hiltzen zaituen bitartean, irakurleok zenbat hiltzen zaituzten zenbatzen ari garela.

Eta, ariketa guztiak sentitu ondoren pentsatu zoro hori ez dela gizona, emakumea baino. Eta, orain, itzuli berriro lehenengo olerkira:

«Lore bat —hartu— eta hostoz hosto — erantzi— eta harek zu ere —amets— eta harek zu ere — erantzi— eta hostoz hosto — hartu— lore bat...». (Sarrionandia).
 
 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli