Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
IDAZLE ESKOLAKO LEHENENGO KURTSORAKO HOROSKOPOA
aries.gif  leo.gif  sagitario.gif

Lehen, orriaren aurrean jarri eta idazteko teknika falta zitzaizula pentsatuz pasatzen zenuen denbora, orain teknika eman dizutenean astirik ez daukazula diozu. Gehien gorroto duzun hura egin, eta gero probatu ezazu idaztera.
 

 

Idazle eskolan hainbat hilabete pasa ondoren ez duzu idatzi zure obra, eta zer pentsa jarrita zaude. Jakin. ezazu orain sumatu duzun ar horrek kutsatzen dituela idazle ikasleak, eta, nahiz eta batzuek sendatu egiten diren, besteak idazle izatera iristen dira.

 

Oraingoz segi ezazu idazten. Sortzen ari zaren atal solteak josten dituen haria gutxiena uste duzunean aurkituko duzu. Baina hari mutur hori idazlan baten bukaeran agertzen da beti, eta azaltzen denarako gertu izan josi beharreko atalak.
 

 

tauru.gif

 

virgo.gif capricornio.gif

 Hitzak falta zaizkizula sumatzen duzu azkenaldian, zenbat gairen inguruan, lehen esaten zenituen hitzak orain ez dituzu prest. Ez da zahartzen ari zarelako, baizik eta zure interesak aldatzen ari direlako. Orain esateko duzunak bide berriak eskatzen dizkizu, eta kasu egin beharko zenioke. Ez itzazu hitzak baloratu, denak berdin balio baitute. Ez duzu hitzik galduko.

 

Obra erotikorik ez zenuela idatzi nahi esan zenuenetik, zure idatziak sexuaren bueltan jira osoa ematen dute erdi erdian tontor bat islatuz. Onartu ezazu sexuaz ari zarela idazten, eta agian horrela beste kontuak ere izango dute tokia zure idatzietan.

 

 

 

Sikoanalistareneko sesioen modura sentitzen duzu idaztea, baina orain ez da nahiko zure fantasmak salatzea. Idazteko, zure mamuekin, beraiekin, harremanetan jarri behar zara, eta probetxua ateratzen saia zaitez harreman horretatik.

 

 

 

geminis.gif libra.gif aquarius

Etxerako lanak egiteari garrantzi gehiago eman beharko zerdoke. Eskolara etorri zara, eta bertan, egin beharra dago ikasteko. Bestela salerosketa izango litzateke.

 

 

 

 

 

 Aspaldiko kezka da zurea; idazleak idazterakoan bere bizi esperientzia galtze ote duen. Hori horrela izaten da, edo zer uste duzu? Irakurleak jaso nahi duena zer dela? Ba irakurleak nahi duena idazlearen bizi zati bat da. Eta idazleak neunia hartu behar du. Baina gogoratu ezazu, eska irekia ez dela sekula hutsik geratzen,baina aldez, esku itxia bai.

 

Idazterakoan udaberriko pizkundearen moduko inpultso horiek aprobetxatu, baina horiekin bakarrik jai daukazu. Akordatu zaitez; dieta,  goseak dagoenean hasi ezkero ondo funtzionatzen duela.

 

 

 

 

cancer.gif escorpio.gif piscis.gif

 Idazterakoan sartuko zaren zuloetatik nola irtengo zaren beldur zabiltza, baina idazten duzun bitartean ez zaizu biderik itxiko, beraz ausartu zaitez.

 

 

 

Klaseko lehen ariketak egiterakoan sinpleagoa izan zaitez. Atzera bueltarik gabe idatz ezazu, horretarako, zure asmoak behar hainbeste apalduz, eta bihotza bizkortuz. Uste ez baduzu ere, ez zara honetan aspertuko.

 

 

Zer idatzirik ez duzula? Ba zure bikotekide bemarekin etxean presentatu eta etxekoek galderak egin zain geratu ordez, hurrengoan,  hilabete lehenago esan iezaiezu etxean zer sentitzen
ari zaren, bazkariaren erdian. Agian orduan izango zenuke zer idatzirik.

 

 

 Juan Mari Apaolaza

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli