Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Nire bihotza

luma20    

Betidanik galdetu izan diot neure buruari gizakiok non ote daukagun gordeta bihotza. Ez bularraldeko organu taupatia, gure benetako izatea baizik.

Munduaren akabera da. Suzko infernu kiskalgarri honetan itxaropen oro galduta nago, hiltzear. Azken une hauetan, pertsona baten irudia etorri zait burura. Oso gertukoa. Eztanda eta laino beltzen artean, nire itsasargi bilakatu zara.

Iluntasunak zu nire pentsamenduan zaudela harrapa nazala besterik ez dut desira. Ez daukat beldurrik. Ezagutu dut maite ditudanak zauritu eta suntsitzen ikustearen ezintasuna. Ezagutu dut bakardadea, norbaitengandik banatuta egotearen barneko min amaigabea. Ezagutu dut amorrua. Ezagutu dut tristura. Baina guztien gainetik, ezagutu dut zoriontasuna, ni laguntzera datozen adiskideen maitasun sentipena.

Zu besarkatu nahi zaitut. Musukatu. Zenbat maite zaitudan esan. Zu arnastu, izate guztia zure lurrinaz bete arte. Dena zu izan arte. Errauts bihurtu arte. Baina lasai nago. Zu hondamendi honetatik urrun, libre zaude. Eta oraintxe ulertu dut nire bihotza, izatea, non dagoen: zure barnean.

Norbaitetaz akordatzen, kezkatzen garen bakoitzean, hantxe izaten da gure gogoa, eta baita bihotza ere. Huraxe da bere lekua. Gure gorputza desagertzen denean inguruarekin, osotasunarekin egiten du bat. Eta gure bihotza? Gure lagun, ahaide eta ingurukoei uzten diegu. Beraien barnean izaten gara.

Elkar ezagutu genuen egun hartan bertan sortu zen bion arteko txinparta, gure bihotzen batura. Ni hiltzen naizenean zure barnean biziko naiz. Orain dudana baino bizitza garbiagoa. Orbanik gabea. Akatsik gabea.

Eta iluna isilean iritsi denean erabateko lasaitasunean harrapatu nau. Nire buruarekin bakean. Betetasunean.

Ez dut urrezko bide argitsuen beharrik. Nire bihotza zugan uztea da behar dudan altxor bakarra.

Zurea nirekin daramat.

Ametsak bizi egiten ditut. Horixe da nire abilezia eta aldi berean tristezia.

Urtzi Leonet Santa Cruz

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli