Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif
6. SALEROSKETA: KOBRATZEA,
NEURRIAK, PISUAK ETA ZENBATZEKO
SISTEMA

Zeanurin errota bakoitzak bere bezeroak zituen, normalean finkoak edo betikoak zirenak. Errotariek bezeroekin zuten erlazioa gerra zibilarekin aldatu egin zen; ordura arte errotaria bera izaten zen mandoez eta astoez baliatuz, baserrietara joaten zena gari edo arto-zorroen bila, eta hurrengo astean, eho ondoren, irina eramaten zieten. Gerra ostean, ordea,  elikagaien eskasiak erroten garrantzia gehiagotzea ekarri zuen. Simona Intxaurbe, Benigno Pujanaren alargunak gogoratzen duen bezala, “egunero, zorroekaz kargatuta egozan astoak, ilaran lotuta egoten ziran errotaren aurrean, garia edo artoa noiz eihoko”.
 
    jon42.gif
    Simona Intxaurbe zorroa pisatzen
Errotariak dirua kobratu beharrean irin kopuru bat kentzen die bezeroei, kantitate hori mendea deitzen da, eta kobratzeko era horri mendea kendu esaten zaio. Normalean %10 kobratzen zuten, baina artoa edo garia egoera egokietan ez bazekarten errotara, hau da, heze edo hauts askorekin bazetorren, gehiago kobratzen zien. Simona Intxaurberen esanetan, “sarritan, baserritarrek artoak berde ekarten ebezan, eta garia be lohi, pautsegaz; garia garbituteko makineak pilo bat hauts kentzen eutson. Isidrok eta Benignok zenbat bider esaten eutsien baserritarei: galbahia erosi eizue, ez pisua!”.

Gaur egun Ana Mari Pujanak kobratzen duen mendea %15koa da. Dena den, 1940rantz bezero batzuk, diruz ordaintzen hasi ziren.

Artoa edo garia zorroetan errotara eraman aurretik baserrian neurtu egiten zen, eta horretarako edukiera neurtzeko gaztainondoaren egurrez egindako neurriak erabiltzen zituzten. Erabilienak honako neurri hauek ziren: zelemine, kuartea, anegerdia eta anegea. Errotan, ordea, zorroak pisatu egiten ziren, eta oinarrizko neurria librea zen. Edukiera eta pisuaren arteko erlazioa honako hau da:

* “Anegea”: 92 libra = 44,896 kilo.
* “Anegerdia”: 46 libra = 22,448 kilo.
* “Kuartea”: 23 libra = 11,224 kilo.
* “Zelemine”: 11,1/2 libra = 5,621 kilo.

Pisatzeko, gaur egun oraindino Olabarrin kontserbatzen diren moduko harrizko pisuak erabiltzen ziren. Dena den, XX. mendeko bigarren hamarkadan kiloen sistema erabiltzea derrigortu zen, eta aurreko sistema apurka-apurka ordezkatu zen.

Gainontzeko errotetan bezala, Olabarrin ere ikur sistema berezia erabili izan da, pisatu ondoren zorro gainetan pisu unitate kopurua idazteko. Ikur hauek harrigorri samur batez egiten ziren. Hona hemen Olabarriko errotan urteetan zehar erabili izan duten libretan oinarritutako marka sistema

jon41.gif

 

botoia1

 

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli