Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif
  
4. EHOTZEA
Olabarriko errotan hiru labore mota eho izan dira: garia, artoa eta garagarra.

Garia ehotzea:
Olabarriko hiru errotarrietatik bat erabiltzen zen garia ehotzeko. XX. mendearen erditik asko gutxitu zen gariaren ehoketa eta 70eko hamarkadan esan daiteke jadanik garirik ez zutela ehotzen.

Gari garaua toberara bota aurretik, lehenengo galbahetu egiten zen, eskuz zein makinaz; Olabarrin bazuten horretarako makina.

Gariaren ehoketa era ezberdinetakoa izan zitekeen, batzuetan irina zahi askokoa izan zitekeen —zahitsua—, eta irin mota horrekin ogia zuriago egiten zen; beste batzuetan, ordea, errotarrien artean tarte txikiagoa uzten zen, eta zahiaren atal bat eho egiten zenez, irina ilunagoa —tremesagoa— zen.
 
jon38.gif
Artoa ehotzea:
Harri bat garia ehotzeko erabiltzen bazen, sarritan beste biak artoa ehotzeko uzten ziren; beste kasu batzuetan bi horietako bat garagarrerako erabiltzen zen.

Olabarriko errotan, Zeanuriko gainontzekoetan bezala, artoaz bi motatako irina lortzen zen: arto-irinaato-urune— eta arto-birrinaarto-birrine—.

Arto-irina, taloak eta artopilak (arto-irinez egindako ogia) egiteko erabiltzen zen. Arto-birrina, zakarragoa zenez, ordea, abereen janaritzat erabiltzen zen, eta bereziki txerriei, txahalei eta oiloei ematen zitzaien.

Artagaraua berde edo sorotik hartu berri errotara ekartzen zenean, errotarrien artean  tarte zabalagoa uzten zen, era horretan ehoketa oztopatzen zuen masa sor ez zedin. Hori ez zen gertatzen artaburuak labean sikatu ondoren errotara zetozenean, hau da, labigerra zenean.

Benigno Pujanak zioenez, ehotzerakoan %6ko merma edo galera edukitzen omen du artoak. Ana Marik zera dio: “aitak zera esaten eustan: 100 kilo bota errotara eta 94 urten”.

Garagarra ehotzea:
Gerra aurrean zein gerra ostean Olabarriko hiru harrietako bat garagarra ehotzeko erabili zen. Horrela, gerra ostean lehenengo Areatza-Villaroko kooperatibarentzat eta, 1955etik Benigno erretiratu zen arte, Beyena enpresarentzat garagarra ehotzen zuten. Garagarraren irina abereak elikatzeko erabiltzen zen.
  botoia1

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli