Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif    
jon32.gif    
jon33.gif    
2. OLABARRIKO ERROTAREN EGITURA
 
HIDRAULIKOA

Olabarriko errotaren egitura hidraulikoak Zeanuriko errota gehienek duten eskema berbera jarraitzen du. Bere osagaien artean honako atal hauek bereiztu behar dira:
  jon31.gif

Presa: Zeanuriko hirigunean, San Isidro elizaren ostean, eta Arratia ibaian altxatzen da Olabarriko errotaren presa. Hamahiru metro inguruko zabalera eta lau metro eta erdi inguruko altuera du.
 
Konporta edo ponportea: presaren ezkerreko aldean dago kokatuta eta presatik kaltzera sartzen den ura erregulatzen du. Metalezko egitura baten barnean sartuta dagoen egurrezko konporta da, torloju eran funtzionatzen duen burdinazko ardatz baten bitartez jaitsi edo igo egiten dena.
 
 
 
Kaltzea: konportatik abiatuz, lur-azpitik, gangadun tunel baten bitartez, errepidea zeharkatzen du, jarraian lur-azalera ateratzeko, eta errepidearen ertzetik Olabarrirantz zuzentzeko. Konportaren eta tunelaren hasieraren bitartean, eta eskumako aldean, soberan datorren ura errekara botatzeko ganaza bat du. Olabarrira bidean beste bat ere aurki daiteke.

Tunelaren aurrean egurrezko estakadura bat du, urak ekartzen dituen sastarrak bertan pasatzen ez uzteko.

Kaltze honek metro eta erdiko zabalera du, eta 2000. urtean Zeanuriko saihesbidearen lanak zirela eta, ubidearen tarte txiki batean hodiak sartu zituzten ura bideratzeko. Guztira bostehun bat metroko luzera du.

Bitxikeria moduan esan behar da beste kasu batzuetan, errotek kaltzeetan uraren pasoaren eskubidea bakarrik badute, Olabarriko kasuan, eta notario agirian zehazten denez, kaltzearen horma biak eta uraren pasoa errotaren jabetza dira.

    jon34.gif
Andepara: bi andapara ditu Olabarrik, bata, kaltzearen luzapena dirudiena, eta antzinako olaren andapara izan zena; bestea, errotako hormari itsatsita dagoena eta errotari dagokiona. Azken honen neurriak honako hauek dira: ura sartzen den aldean metro bateko sakontasuna du, eta errotaren kontran bost metro. Perimetroari dagokionez, lau aldeak neurri ezberdinetakoak dira; laburrenek bost metro eta hamar zentimeto eta lau metro badituzte, luzeenek hamabi metro eta erdi, eta hamar metro eta erdi neurtzen dute.

Andaparak ehun metro kubiko ur inguru har ditzake.
jon35.gif    
 
Errotapea: hamar metro eta erdiko luzera, eta hiru metro eta erdiko zabalera du. Burdinazko hiru gurpil daude bertan, eta euretatik bik egiten dute lan.

Antzina, gurpilak eta errotarriak lotzen zituzten ardatzak egurrezkoak baziren, gaur egun burdinazkoak dira, egurrak aurkezten zuen usteltzeko arriskua saihesteko.
 
jon36.gif
 Errota: hiru errotarri ditu, bi artoa ehotzeko  —lehenago honako bat garagarrarekin erabiltzen zen— eta beste bat garia ehotzeko. Azken hau gaur egun ez dabil, eta goiko harria peskantetik zintzilikatuta dago, horrela harriak pikatzerakoan errotariak jarraitu behar zuen prozesua, baita azpiko harria ikusteko aukera ere ematen zaie bisitariei.

Errotarrien aurrean egurrezko irin-askak agertzen dira.

Gela honetan zorroak pisatzeko erabiltzen den balantza handi bat ere badago; burdinolan erabilitakoa da eta honako inskripzioa darama grabatuta: AÑO DE 1764.
 
 
 
botoia1  

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli