Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif
VII. ZEANURIKO ERROTAK
Ander Manterolak bere Industrias tradicionales en Zeanuri(Bizkaia). I. Molinos harineros ikerketa lanean adierazten duenez, XVIII. mendearen amaierarantz Zeanurin sei burdinola eta hemezortzi errota zeuden. Ordutik hona jarduera biak indarra galduz joan dira, horrela burdinolen krisiak lantegi hauen desagerpena ekarri zuen XIX. mendearen bigarren zatian. Gainbehera horren ondorioz, jende asko nekazaritzara itzuli zen; lur gehiago nekazaritzara zuzentzeak eta, aldi berean, gora egin zuten laboreen uztek ehotzeko premiak erroten beharrizana ekarri zuten. Ondorioz, hainbat burdinola errota bihurtu ziren, Zeanuriko Lanbreabe, Ibargutxi, Altziber eta Olabarrirekin gertatu zen bezala.

Bestalde, erroten agonia XX. mendearen erdialderantz larriagotu egin zen. Duela berrogeita hiru urte Zeanurin hamaika errota lanean bazeuden, 1979an hiruk bakarrik ehotzen zuten, euretako bik etxerako; gaur egun, batek bakarrik egiten du lan eta berak era testimonialean, Olabarriko errotak hain zuzen ere; beste bat, Ibargutxikoa, noizean behin jartzen da martxan.
jon13.gif
Zeanurin ezagutu diren errota guztiak hidraulikoak izan dira, eta udalerriko lau erreka nagusien inguruan eraiki ziren:

*Arratia erreka: Lanbreabe, Ibargutxi, Alkiber, Errotabarri, Altziber eta Olabarri.

*Beretxikorta erreka: Goiko Errota, Erdiko Errota, Barrengo Errota eta Undurraga.

*Uribeko Erreka: Atxiti, Intxaurbe, Axpe eta Zulaibar.

*Asterriko Erreka: Ibarre, Landaburu, Akeuri eta Uribiarte.

Hemezortzi errota horietatik lau burdinolak izan ziren: Lanbreabe, Ibargutxi, Altziber eta Olabarri. Beste bi ola ere egon ziren herrian: Olazar eta Undurragako Olabarri.
 
botoia1

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli