Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
jon1a.gif    
V. ERROTAN EHOTZEN DIREN LABOREAK

Gerarta Iñaki Arotzenak Elhuyar aldizkarian argitaratu zuen Aledun, labore, zitu edo zerealak artikuluan adierazten duenez, zibilizazio handi guztiek zereal-motaren batean izan dute oinarria: txinatarrek arrozean; inken, maien eta azteken zibilizazioek artoan; egiptiarrek garian eta garagarrean...

Euskal Herriko errotetan gehien eho diren laboreak honako hauek dira: garia —triticum—; artoa —zea may—; garagarra —órdeum vulgare—; eta  oloa —avena sativa—.
    jon8.gif
Gariak eta artoak Euskal Herrian izan duten garrantziaren isla, mitologian ikus daiteke; Jose Migel Barandiaranek bildutako kontaketa ezberdinen arabera gizakiak Basajaunengandik ikasi zituen labore lanak: “...Ataunen esaten da basajaunek Ataungo Muskia izeneko mendian garia lantzen zutela. Gizon ausart bat, San Martiniko hain zuzen, haien leizera joan zen. Jenio haiekin eztabaidan ari zela, han zegoen gari multzo batean nahita erori zen, gari alez beteaz abarkak. Horrela, herrira itzultzean gari preziatuaren hazia eraman zuen. Ohartu zenean, San Martinikoren aurka bota zuen aizkora Basajaunak, baina huts egin zuen eta ezin izan zuen eragotzi garia mundu guztira zabaltzea...”.
 
jon9.gif
   
Artoari dagokionez, antzerako kontaketa bildu du Jose Manuel Etxebarriak Zeberio aldean: “...Orozko eta Zeberio bitartean dagoen Untzetabe barrenean arto-pilo ikaragarriak omen zeuzkaten jentilek. Egun baten apostu bat egin zien Samartinek, berak baietz salto egin arto-piloaren gainetik. Oinetako nasaiak janzten zituen Samartinek salto egin, eta artagarau artera jausi zen; han atzera-aurrera batzuk eginez, oinetakoak, poltsikoak eta kolkoa ere artagarauz bete zituen, jentilen barre eta iseken aurrean. Sanmartinek burua makur-makur eginda, baina barrutik barreka, etxerantz jo zuen aldean artagarauak zeramatzala jentilak konturatu baino lehen. Holantxe, Samartinen bidez heldu zitzaigun Euskal Herrira artoa. Ereiteko sasoia ere sustartu zuen, noiz?, eta orriak ateratzen direnean, udaberrian. Harrezkero, makina bat arto-ogi, opil, talo eta morokil jan da gure artean!”.

Laboreek bi erabilera nagusi izan dituzte: giza elikadura eta animalien elikadura.
botoia1

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli